GARA > Idatzia > Kirolak > Herri-kirolak

Sokatira

Goiherrik 600 kiloko txapela ere eskura dauka

Jon LEUNDA | DONOSTIA

Goiherri taldeak denboraldiko hirugarren txapela jantziko du bihar Mutrikun, Mijoa auzoan, 11.00etatik aurrera jokatuko den 600 kiloko azkeneko saioaren ostean.

Berdeak dira sailkapen nagusiko lehen postuan, eta bi puntu kentzen dizkiote bigarrenari, Gaztediri, alegia. Honek bakarrik du Goiherri gainditzeko aukera, baina egun Erandiokoek duten nagusitasuna ikusita, dena erabakita dagoela dirudi aldez aurretik.

Borroka hirugarren posturako egongo da, Mutriku eta Goiherri B sailkapenean berdinduta baitaude. Lehian arituko den beste taldea Getxo izango da, baina honek ez du azken postutik irteteko aukerarik.

Lasto-altxatzen gaur bi txapelketa jokatuko dira. 18.00etan Otxandion, Urdaxen marka ahaleginarekin batera, Euskal Herriko Txapelketa jokatuko da. Alegian, harri-jasotzeko Txintxarri torneo bereziarekin batera, Gipuzkoako final nagusia jokatuko da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo