GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Gripeari aurre egiteko neurri bereziak hartuko dituzte Lakuak eta Iruñeak

Atzo Lakuako bozeramaile Idoia Mendiak eta Nafarroako Osasun Saileko buru Maria Kutzek agerraldi banatan adierazi zutenez, informazio neurri eta osasun zerbitzu bereziak jarriko dituzte martxan A gripeaz kutsatzen diren gaixoak tratatzeko, batez ere udazkenera begira.

p015_f02_200x109.jpg

GARA |

Gripearen aurka egin ahal izateko hainbat neurri berezi hartuko dituztela iragarri zuten atzo Lakuako zein Iruñeko gobernuek. Gasteizen gripearen aurka egiteko mahai berezia osatuko dutela adierazi zuen atzo Idoia Mendia Lakuako bozeramaileak, eta haren hitzetan «prebentzioan oinarritutako neurria izango da honakoa».

Aipatutako mahai berria Osasun, Herrizaingo eta Hezkuntza sailek osatuko dute, eta elkarlanean, udazken-negu aldera ager daitezkeen kutsadura kasu berriei aurre egitea bilatuko du, batez ere, eskola arloan.

Hala ere, Mendiak mezu lasaigarria helarazi nahi izan zuen, eta berretsi zuen Osakidetzak egoera honi aurre egiteko duen gaitasuna handia dela. «Osasun sistema prestatuta dago gaixotasunari aurre egiteko, eta gaixoei arreta eta laguntza hobea eskaintzeko».

Bestalde, lehenbizi pertsona ahulenek jasoko dutela txertoa eman zuen jakitera. «Haurdun dauden emakumeak, hamalau urtez azpikoak eta gaixotasun kroniko bat duten pertsonek lehentasuna izango dute, birusa hartzeko duten arriskuagatik».

Halaber, txertoa prest egon bezain pronto, osasun arloan lan egiten duten langileek ere jasoko dutela iragarri zuen bozeramaileak, etengabe birusarekin kontaktuan daudenez, gaitzaz kutsatzeko dituzten aukerak handiak direlako.

Azkenik, kasuz kasu informazioa eskainiko dutela adierazi zuen Lakuako bozeramaileak. «Baieztatzen den kutsatu bakoitzaren berri emango dugu, baita horien larritasuna zenbaterainokoa den ere», argitu zuen.

Nafarroako Osasun sailburu Maria Kutzek, bestalde, atzo iragarri zuen abian jarriko dutela informazio neurriak eta laguntzak indartzea biltzen dituen osasun arretarako plan berezia.

Kutzen arabera azken asteetan Nafarroan gripearen eraginpean egon direnen tasak «epidemia neurriak gainditu ditu». Horregatik, Nafarroako Gobernuak hartu duen lehen neurrietako bat arreta telefono bat jartzea izan da; bertara deituz, gaitzaren prebentzioaren gaineko edo bestelako informazioa jaso ahal izango da. Laguntzen indartzeari dagokionez, osasun zentroak gaueko hamarrak arte egongo dira irekita. Bestalde, larrialdi zerbitzuetako ordutegiak luzatu eta gaixoak hartzeko areto gehiago prestatuko dituztela iragarri zuen Kutzek.

Bestetik, Lakuako zein Iruñeko Gobernuek garrantzi berezia eman zieten irailean eskolatze garaian hartu beharreko prebentzio neurriei. Izan ere, ehunka haur kontaktuan egongo direlako, kutsatzeko arrisku berezia ikusten dute. Hilabete horietan, gainera, arrisku berezia egongo dela argitu dute, urteroko gripe arruntarekin elkartzeko aukerak handiak direlako, eta hortaz, gripeaz kutsatzea errazagoa izango delako.

Gero eta kasu gehiago

Gaixoei dagokionez, azken astetan hainbatetan gertatu bezala, udalekuetan aurkitzen zen adin txikiko batek A gripea duela baieztatu berri dute. Kasu honetan, Ajangizen (Bizkaia) zegoen gaztea gaitza hartu zuenean. Beste haur batzuei ere zantzurik antzeman dieten arren, oraingoz ezin izan dute gaitz hori denik egiaztatu. Egoera horretan, hainbat gurasok beren seme-alabak etxera eramatea erabaki zuten.

Kutzek adierazi zuenez, Nafarroan egun hiru dira gripea dela-eta ospitalean daudenak. Horietatik 34 urteko emakumea da sendagileak gehien arduratzen dituena. Bestalde, «bilakaera ona» erakutsi dute beste zazpi gaixok.

La pandemia de gripe es «moderada», según la OMS

La Organización Mundial de la Salud afirmó ayer que la pandemia de la nueva gripe sigue siendo «moderada» y que, en la mayoría de los casos, los enfermos infectados por el virus se encuentran «estables». Su portavoz, Aphaluck Batiasevi confirmó que el virus se sigue propagando de una manera continua, y que son las personas de entre doce y diecisiete años las más propensas a contraer el virus, aunque la edad de los enfermos aumenta cuando se trata de personas que desarrollan los síntomas más graves. Sobre el tratamiento a seguir, la OMS recomienda el antiviral Tamiflú, sea cual sea el grupo de edad de la persona enferma. O.L.

eskola

Irailetik aurrera, haur eta irakasleek eskolak hasiko dituzte, eta horrekin batera, birusa zabaltzeko arrisku berezia izango da. Osasun sailek prebentzio neurri bereziak hartuko dituzte.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo