GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Gaztesarearen kontrako operazioa salatzeko manifestazioa Donostian

Abuztuaren 7rako nazio manifestazioa deitu dute Gaztesarearen kontrako polizia operazioa salatzeko. «Sistema eta errepresioaren aurrean... Ekin dezagun batera!» izango da arratsaldeko 18.00etan Donostiako bulebarretik abiatuko den mobilizazioaren leloa. Gaur, berriz, agerraldi masiboa egingo du gazte mugimenduak Bilboko Etxebarrieta plazan, eta aldi berean, atxikimenduak biltzen jarraitzen du «gazteahotsa.wordpress.com» helbidean.

p012_f02_199x116.jpg

GARA |

Guardia Zibilak Gaztesarearen aurka egindako operazioari erantzuteko nazio manifestazioa deitu dute datorren abuztuaren 7rako. Espainiar berri agentziek asteazken arratsaldean gazte mugimenduaren webgunea «blokeatuta» zegoela zabaldu zuten arren, Gaztesarearen atariak martxan jarraitzen du, eta bertan zabaldutako ohar baten bidez eman zuten mobilizazioaren berri.

Arratsaldeko 18.00etan Donostiako bulebarretik abiatuko den manifestazioaren leloa «Sistema eta errepresioaren aurrean... Ekin dezagun batera!» izango da. Sarean zabaldutako idazkian salatzen dutenez, polizia operazioa Euskal Herriko gazte mugimenduaren kontrako «eraso larria» izan da.

Azaltzen dutenez, Gaztesarea gazte mugimenduaren «ahotsa eta bilgunea» da, «sistema kapitalista patriarkalaren aurka dauden euskal gazte guztien aterkia, ahotsik gabekoen bozgorailua, mass media handi eta manipulatzaileen aurrean, herritik eta gazte ikuspegiaz lau haizeetara zabaltzen den» komunikazio proiektua.

Era berean, «aldaketa sozialerako beharrezkoa den tresna, eztabaidagune eta borroka ezberdinen topaleku» dela aldarrikatzen dute.

Boterearen jo puntuan

Espainiako Auzitegi Nazionalak atxiloketak abiatzeko emandako arrazoiak «aitzakiak» baino ez direla kritikatzen dute. Diotenez, Gaztesarea «estatuen eta boterearen jo puntuan dago, estatuen zapalkuntza eta kapitalismoa kolokan jartzen» dituelako, eta «ur jarioa gelditzeko errepresioa eta indarkeria» erabiltzen dute «beste biderik» ez zaielako geratzen.

Hala ere, Gaztesareak ez duela etenik izango ohartarazten dute «urteetarako lanaren ondorioz» gazte mugimenduak «sustraiak ongi errotuta» dituen proiektua delako.

Horren lekuko dira gazteahotsa.wordpress.com helbidean batzen ari diren atxikimenduak eta gaur 10.30ean Bilboko Etxebarrieta plazan polizi operazioa salatzeko egingo duten agerraldi masiboa. Gazte mugimendu, kirol eta kultur munduko jendeari bertaratzeko deia egin diete.

MOBILIZAZIOA

Donostiako Egia auzoan 200 pertsona batu ziren atzo arratsaldean Gaztesarearen kontrako operazioa salatzeko. Atxilotua izan den Arkaitz Artola bertakoa da.

Los tres detenidos comparecen hoy en la Audiencia Nacional

Los tres detenidos el miércoles por su vinculación con Gaztesarea -Iker Acero, Alberto Martínez y Arkaitz Artola- comparecerán hoy en la Audiencia Nacional española. Está previsto que sean puestos a disposición judicial a partir de las 10.00 de la mañana. La Guardia Civil les tomó ayer declaración en las dependencias de Tres Cantos, en Madrid, y estuvieron acompañados por abogados de su confianza. Los arrestados se negaron a declarar y señalaron que han recibido un trato correcto durante el tiempo que han permanecido en manos del instituto armado. Familiares de los detenidos pudieron verles y entregarles ropa. El sumario sigue estando bajo secreto y se desconocen las acusaciones exactas en su contra. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo