Robles: «Taldea Bigarren Mailan egonkortzen laguntzera nator»
GARA | IRUN
Eibarren bi denboraldi eman ostean, «Real Union Bigarren Mailan egonkortzen eta taldeak hazten jarrai dezan laguntzera» itzuli omen da Markel Robles lekeitiarra.
Taldekide berriekin lehen bi entrenamenduak egin ostean, atzo eguerdian aurkeztu zuen taldeak erdilaria. Roblesen esanetan, «taldea, maila eta jokalari gehienak aurretik ezagutzea, abantaila handia da», Iñaki Alonsoren -Eibar B taldean eta Lemoan entrenatzaile izan zuen- taldera ahalik eta azkarren egokitzeko.
Taldeko kirol zuzendaria den Roberto Lopezek esan zuenez, ezker hegaleko bat eta gertu dagoen erdiko atzelari bat fitxatu nahi dituzte orain.