GARA > Idatzia > Kirolak > Pilota

Baionako Masterra

Xalak eta Harizmendik ere ezustea eman dute

Ibarrola eta Ozafrain, egungo Binakako txapeldunak, mendean hartu dituzte, eta bihar eguerdian, Baionan, Moderne trinketean, jokatuko dute finala, 11.00etatik aurrera, Sorhueten eta Martinez de Irujoren aurka.

p039_f03_92031.jpg

IBARROLA-OZAFRAIN 37

XALA-HARIZMENDI 40

Jon LEUNDA | BAIONA

Bigarren finalerdia, eta bigarren ezustea izan zen Baionako Masterrean, nahiz eta hau ez zen lehenengoa bezainbestekoa izan. Hala ere, Binakako txapeldunak faboritotzat hartzen zituen jendeak, baina Xala eta Harizmendi izan ziren nagusi. Irabazleak ez ziren batere ongi hasi, baina 17-17 berdindu ostean, gehienean aurretik izan ziren. Xalak partida bikaina egin zuen, Ibarrolaren gainetik aritu zen. Atzean, Harizmendi bere unerik onenean dago. Berriro ere trinketera erabat moldatuta dago, eta norgehiagoka bikaina egin zuen. Dena dela, emozioak azkenera arte iraun zuen. Xala eta Harizmendi 36-37 aitzineratu zirenean, Lekuinekoak saketik falta egin zuen. Horrek besteei indarra eman zien, baina Xalak bere haserrea kantxan erakutsi nahi izan zuen, eta berak egindako hiru kintzeei esker garaipena erdietsi ahal izan zuten.

Finala, bihar eguerdian izango da Modernen bertan, 11.00etatik aitzina. Xalak eta Harizmendik Sorhuet eta Martinez de Irujo izango dituzte aurrean. Lehenak irtengo dira faborito, baina kontuz ibili beharko dute. Sorhuetek eta Irujok lehen egunean ezuste latza eman baitzuten. Nafarrak zulo asko dituela erakutsi zuen, baina Sorhuet une honetan sasoirik onena duen aurrelaria da, eta kontuz ibili beharko da harekin. Xala eta Harizmendi pilota atzean jartzen, saiatuko dira, alegia, Irujori lana ematen, Sorhuet jokoan ez sartzeko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo