Gasteizko jaiak
Ikurrinak omenaldi beroa jaso du, eta Algarak ustekabe hunkigarria
Iker BIZKARGUENAGA | GASTEIZ
Gasteizko Blusa eta Nesken Batzordeak omenaldia egin zion atzo ikurrinari, eta Algara dantza taldeko lagunak izan ziren ekitaldiko aktore eta aktoresa nagusiak. Ez bakarrik beren dantza ikusgarriekin omenaldia ezaugarritu zutelako, baizik eta beraiek ere oso sorpresa hunkigarria jaso zutelako. Malkoren batek ere ihes egin zuen Hiriko Plaza Berrian.
Urteroko hitzordua da euskal ikurrari gorazarre egiten dion ekitaldia, eta urtero legez, jende mordoa bildu zen Udaletxe aurreko agertokira begira; blusak eta neskak, kanpotik etorritako bisitariak... eta eguzkiak ere ez zuen ikuskizunaz gozatzeko aukera galdu. Bero galanta egiten zuen eguerdi partean Gasteizen.
Hasierako aurkezpenaren ostean, txalo artean igo ziren oholtzara Algara dantza taldeko kideak, eta txaloak ugaritu egin ziren dantzari batek ikurrin handi bat airean dantzarazi zuenean. «Ikurrina bai, espainola ez!» oihu egin zuten orduan hainbat lagunek. Lehen dantzaren ostean, bigarrena, eta gero, hirugarrena. Herrialdeko dantza talderik onenetakoa dela erakutsi zuen 2000. urtean sortutako Algarak. Baita taldeko gaztetxoenek ere, ondo baino hobeto egin baitzuten dantzan, egokitu zitzaien doinuan. Haien aurpegiek emozioa eta zirrara islatzen zuten, ia-ia beraien gurasoen aurpegiek bezainbeste.
Dantza artean igaro zen ekitaldiko lehen zatia. Baina atzokoa ikurrinari omenaldia egiteko eguna zen, eta xede horrekin agertokira igo ziren blusa eta neska koadriletako ordezkariak, Iratxe Irigoien presidentea buru zutela. Honek, hitzordu honetarako propio prestatutako idazkia irakurri zuen, eta gogora ekarri zuen blusa eta neskentzat ikurrinaren omenaldia dela ekitaldi nagusia, Gasteizko jaietako egun handian.
«Ekitaldi honen helburua, gure ikur nazionalari, eta berarekin batera, gure kulturari, zilegitasunez dagokion lekua aldarrikatzea da», azaldu zuen Irigoienek, nabarmenduz ikurrinak ez duela oraindik merezi duen leku hori eskuratu. Euskal Herriaren nazio izaeraren kontra Estatu espainolak aurrera daraman jarduera salatu zuen jarraian, eta bereziki kritikatu zuen hezkuntza arloan ezarri nahi dituzten neurriak.
Dena den, gogora ekarri zuen historian zehar herri hau ez duela inork menperatu, eta iragarri zuen bai orain eta bai etorkizunean horrela izango dela.
Dantzariak dantza egin behar
Hori esanda, blusa eta neskek urtero ematen duten saria nork jasoko zuen esateko ordua heldu zen, eta Irigoienek ustekabea eman zien minutu gutxi lehenago oholtzan egon zirenei. Izan ere, Algara dantza taldeak jaso du aurten saria, urte hauetan guztietan egindako lanagatik.
Bere kideen izenean, Iñigo igo zen sariaren oroigarria den ikurrina jasotzera, eta mikrofonoa hartu zuen esker hitzak esateko. Kosta zitzaion, benetan hunkituta baitzegoen gaztea. Eta gehiago hunkitu zen bere arrebaren eskutitz bat eman ziotenean. Iñigoren arrebak nahiko zukeen atzo berarekin, beraiekin egon, baina ezin du. Hala ere, bihotz-bihotzez idatzitako eskutitz horren bitartez berataz harro dagoela esan zion nebari.
Honek lau hitz esan zituen mikrofonoa utzi eta agurra dantzatu aurretik: «Gora Euskal Herria askatuta!». Jarraian, txalo artean, kide guztiak igo ziren, aurpegietan emozioa ezkutatu nahi gabe, eta agurra dantzatu zuten, inoiz baino hobeto, inoiz baino harroago, Iñigoren arrebak esan zuen bezala, egoera dena delakoa izanda ere, «dantzari batek dantza egin behar duelako».
En un contexto en que toda muestra de solidaridad con los represaliados políticos vascos ha sido perseguida con dureza en numerosas localidades vascas, cientos de personas manifestaron ayer en Gasteiz que por mucho que se empeñe el consejero de Interior, su homólogo español o el juez de turno de la Audiencia Nacional, presos y refugiados van a seguir siendo recordados por sus allegados y convecinos.
Como cada año, coincidiendo con el Día de la Amnistía de las fiestas, numerosas personas se sentaron en torno a una mesa para participar en la comida popular en favor de los presos. La cita era a las tres de la tarde en el polideportivo del Campillo, y tanto la comida como la sobremesa discurrieron en un gran ambiente.
Ya por la tarde, a las 21.00, una manifestación partió desde la plaza de la Virgen Blanca hasta el recinto festivo para reivindicar los derechos de los prisioneros políticos vascos.
Poco antes de que se diera inicio a las fiestas, miembros del servicio de limpieza del Ayuntamiento de Gasteiz quitaron el panel de la calle Cuchillería donde durante años se han mostrado las fotografías de los represaliados gasteiztarras. Sin embargo, apenas unas horas después toda la calle apareció llena de retratos y pancartas exigiendo la amnistía.
GARA