GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Kuartel etxeetako segurtasuna hobetzeko edo horiek desagerrarazteko eskatu dute

p015_f02.jpg

GARA |

SUP polizia sindikatuak bere babesa adierazi zien atzo kuartel etxeetako segurtasuna hobetzeko eskaria egin zuten guardia zibilei. Sindikatuko kideen hitzetan, «ehunka kuarteletako baldintzek hirugarren mundukoak dirudite». Herenegun AUGC guardia zibilen elkarteak jakitera eman zuenez, «segurtasun gabezia nabarmenak» konpontzeko eskariak kontuan hartzen ez badira, mobilizazio handiak egingo dituzte.

Polizien sindikatuak, gainera, kuartel etxe hauen segurtasuna hobetzea helburu duen AUGCen edozein ekimenekin bat egingo duela argitu zuen idatzi baten bidez. SUPeko kideen hitzetan, bestalde, polizia-etxeetan «edozein arrazoirengatik» segurtasuna bermatzerik ez bada, «hobe da hauek ixtea». Izan ere, «XXI. mendean ezin dira, XIX. mendean bezala, joan-etorriak oinez edo astoz egiten zireneko formulak mantendu», gaitzetsi zuten.

Sindikatuko kideen esanetan, «milaka lagunek diru publikoko milioika euro gastatzen dituzte, garraio, dieta edo eskolta gastuak ordaintzeko; nahiz eta Guardia Zibilaren kuartel etxeak baino arrisku gutxiago izan».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo