Athletic Europako ligan jarraitu nahian
San Mameseko emaitza istripu soil bat baino izan ez dadila
Hogei jokalarirekin iritsi zen atzo talde zuri-gorria Bernara. Arratsaldean probatu zuten Caparrosen gizonek suitzarren zelai artifiziala.
Arnaitz GORRITI | BILBO
UEFA Europa League deritzona oker hasi zen Athleticentzat, baina nahikoa negar egin dute dagoeneko talde zuri-gorriaren zaleek. Bada, gaur arratsaldekoa abagune ezin hobea izango da San Mamesen eginiko hanka sartzea konpondu eta Europako txango berri honi eusteko.
Azken batean, garaipena lortuz gero, talde zuri-gorriak hurrengo faserako txartela erdietsiko luke. Bada, konplexurik gabe ekitea beste biderik ez dauka Joaquin Caparrosek zuzentzen duen taldeak. San Mamesen ez zen golik sartzeko gai izan, ezta penaltiz ere, baina horrek ez du ezer esan nahi, partida bakoitzean gorabeherak ez baitira berberak izaten.
Konplexurik gabe, hala mintzo zen Bernara iritsitakoan Alaves taldetik fitxatuta iritsi berri den Oscar De Marcos gaztea, denboraldi-aurre honetan lehoiek duten golegile nagusiak, hain zuzen, hiru gol sartu baititu zuri-gorriekin aritu den neurketetan. Alabaina, Caparrosek ez zuen joaneko neurketan zelairatu. Dena dela, arabarraren ustean, aurrera egitea ez da jendeak uste duen bezain zaila eta nahikoa denbora omen dago gaurko neurketan San Mamesen egindako akatsa zuzentzeko.
«Kanporaketa hau gainditzea ez da horren korapilatsua. Gol bat sartuta berdindu dugu kontua, eta bi sartuz gero, bada, ia gurea da. Laurogeita hamar minutuan nahi adina denbora dago etxetik dakargun 0-1eko honi buelta emateko».
Bilbotarren beste etsaietako bat Young Boys taldearen zelaia da. Bernara iritsi ostean, arratsaldean entrenatu ziren Caparrosen gizonak eta, antza denez, nahiko egoera eskasean ikusi zuten berdegunea. Esaterako, asteon Astrabuduan egin dituzten entrenamenduekin alderatuta, antzekotasun gutxi ditu zelai artifizial honek.
Dena den, guztia ez da txarra bizkaitarrentzat. Badago albiste onik ere gaur arratsalderako. Azken egunotan Fran Yeste min hartuta ibili bada ere, atzoko saioa arazorik gabe burutu ahal izan zuen eta, bada, litekeena da gaur Joaquin Caparrosek jokalaria hasieratik zelairatzea.
Suitzarrak, konfiantzarik gabe
Young Boys taldeak kanporaketa orain bere alde dauka, baina, antza denez, ez dira bilbotarrez larregi fidatzen.
Horiek hala, Vladimir Petkovic entrenatzaile bosniarraren aburuz, «ez da erraza izango joaneko partida errepikatzea. Gure aldetik %120an jokatu beharko dugu Athletici irabazteko».
Suitzarren teknikariak bilbotarrek joaneko neurketan bigarren zatian eskaini zuten maila hobe hura eman dezaketen susmoa azaldu zuen atzoko entrenamenduaren ostean.
«Ez da erraza Athletic-en mailako talde bati bi bider jarraian irabaztea. Egia da 0-1eko emaitzak abantaila ematen digula, baina horrek ez du esan nahi kanporaketa erabakita dagoenik, ezta gutxiagorik ere».
San Mamesen 0-1 galduagatik, ez da konfiantzarik galdu behar. Oscar De Marcos gaztearen ustez, «nahikoa denbora dago» gaurko neurketan Young Boys-i pare bat gol sartu eta kanporaketan aurrera egin ahal izateko.
El Athletic se encontraba ayer, en el entrenamiento previo al partido de esta tarde en Berna, el de vuelta de la tercera preliminar de la Liga Europa, con un césped de hierba artificial «más duro de lo esperado», según informaba el propio club bilbaino.
La plantilla rojiblanca se ejercitaba durante una hora y tuvo la oportunidad de comprobar las características del césped sintético para poder aclimatarse al mismo.
Tras la sesión preparatoria, los jugadores del club rojiblanco declaraban que el terreno de juego es «parecido» al campo de hierba artificial de las instalaciones Lezama, si bien «la hierba es algo más dura que lo esperado y el balón tiene más peso que el habitual».
Por lo que a la sesión preparatoria respecta, Joaquín Caparrós dispuso diversos rondos y ejercicios tácticos.
Para el encuentro de esta tarde, se puede decir que el Athletic parte en una desventaja añadida, ya que además del mal resultado y la peculiar superficie, apenas lo va a acompañar un centenar de aficionados, una cantidad muy inferior a la habitual en los desplazamientos del club vizcaino allá por donde va, debido a las fechas en la que se disputa el encuentro, lo caro del viaje, la dificultad para encontrar combinaciones aéreas y, obviamente, el inesperado y adverso resultado del partido de ida.
El piso más rápido del campo bernés quizás obligue al Athletic también a variar su habitual manera de jugar, a dejar el fútbol directo para intentar uno más combinativo y en corto. En el apartado defensivo, parece que los hombres de Caparrós presionarán ya desde la salida el inicio del juego rival.
GARA