GARA > Idatzia > Iritzia > Ikusmira

Europar Batasuna, menpeko eta besteei begira

Errusiak eta Turkiak South Stream gasbidea garatzeko akordioa sinatu zuten atzo Ankaran. South Stream proiektuak konpetentzia zuzena egiten dio Europar Batasunak garatu nahi duen Nabucco gasbideari. Era honetan, europar agintari gehienek periferikotzat jotzen dituzten Turkiak eta Errusiak kolpe latza eman diote indar erregionala izan nahi duen EBri. Baina egoera honen ardura ezin zaio Europar Batasunaz beste inori egotzi. Hobeto esanda, bere agintariez beste inori.

Egia da EB indar erregionala izateko jaio zela, baina egia da, halaber, AEBen ordezkari gisa garatu duela funtzio hau. Ez da autonomoa eta, gainera, ez du batasunez jokatzen. Hartara, estatu interesen menpeko da, AEBen menpeko da... eta energiaren alorrean Errusiaren menpeko da, batez ere. Baina bere jokabidean nagusitasuna lehenesten du, alegia, besteen gainetik balego bezala jokatzen du. Nagusitasun hori ekonomikoa, morala, politikoa... balitz bezala jokatzen du. Putinek, ordea, behin eta berriz erakutsi du ez dagoela besteen harrokeriak jasateko prest. Energiaren gerra honen adibide garbia da.

Amaitzeko, akordioan Silvio Berlusconik betetako zeregina aipatu behar da. Italia bi karta-jokorekin dabil partida hau jokatzen. Aurretik aipatutako ahuleziei EBk barnean dituen «etsaiak» ere gehitu behar zaizkio.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo