GARA > Idatzia > Iritzia > Ikusmira

Industria-birmoldaketaren ondorioak eta kalteak nabarmenagoak dira krisi garaian

Aurrerabidearen izenean, aurreko mendeko azken hamarkadetan Estatu espainolak industrian oinarritutako ekonomiak birmoldatzeko eta bigarren sektoretik hirugarren sektorera igarotzeko ahalegin handia egin zuen. Euskal Herrian, ontziolen birmoldaketa da politika ekonomiko horren adibiderik ezagunena. Epe laburrean, zenbait ekimen distiratsuen ondorioz -Guggenheim museoaren eraikuntza, adibidez-, Bilboko eraldaketa ikuspuntu horren arrakastaren sinbolo gisa aurkeztu dute askok. Orain, krisi garaian, arrakasta horren argi-ilunak ageri dira.

Aurreko egunetan Euskal Herrian industria produkzioak izan duen gainbehera orokorraren datuak argitaratu dituzte. Datu benetan kezkagarriak. Orain ontziolen kasu zehatza ezagutarazi dute, ziur asko lanpostuen galera ekarriko duen eskaera-murrizketa nabarmena erakusten duena. Higiezinen eta turismoaren boomari finantzen crashak jarraitu dio, baita honi lotua doan langabeziak eta pobreziak ere. Produkzioa baztertu zuten espekulazioaren mesedetan, eta orain horren ondorioak agertzen ari dira. Euskalduna-ko borrokak beste zentzu bat hartzen du, gaurkotasun handiko borroka dirudi berriro.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo