GARA > Idatzia > Kirolak > Arrauna

Espainiako Traineru Txapelketa

Erakustaldia biribildu du Kaikuk

Sekulako asteburua egin eta gero, Jose Luis Kortak entrenatzen duen ontziak, 27 urteren buruan, Sestaora eraman du berriro bandera.

p035_f01_250x140.jpg

Imanol CARRILLO

Azken luzean sekulako erakustaldia emanda lortu zuen atzo Kaikuk laugarren aldiz Espainiako Traineru Txapelketa. 27 urte joan dira garaipena azkenekoz lortu zuenetik, baina Sestaoko taldeko arraunlariek merezitako bandera astindu ahal izan zuten, Galiziako uretan ondo landutako asteburu baten ondoren.

Horrenbestez, Jose Luis Kortak entrenatzen duen taldeak historiako laugarren titulua lortu du, 1978an, 1981ean eta 1982an irabazitakoen ondotik. Euskadiko Txapelketa ere lortu zuten bizkaitarrek aurreko astean. Garaipen garrantzitsu hauek KAE ligatik igo berri den taldearen goranzko bidearen isla dira.

Asteburuan asko hitz egin da Vilaxoan de Arousako estropada eremuari buruz (Pontevedra, Galizia), bertan haize boladak oso aldakorrak izateak proba jokatu bitartean arazoak sor zitzakeela-eta. Larunbateko emaitzak eta atzokoak kontuan hartuta, argi dago eguraldiak lagundu egin ziela guztiei bigarren jardunaldian, denbora hobetu egin baitzuten.

Zilarra Pedreñarentzat izan zen, eta brontzea Astillerok lortu zuen, nahiz eta Castrok denbora hobea egin -bosgarren izan zen «La Marinera» ontzia, ohorezko txandatik kanpo baitzegoen eta araudiak esaten duenez, ezin direlako txandak nahastu-. Hondarribiko «Ama Guadalupekoa»-k laugarren postuan amaitu zuen.

Asteburuak bi ezusteko utzi zituen. Lehena ontzi kantabriarrak eman zuen. San Miguel Ligan sekulako denboraldia egiten ari den taldea -liderra da 105 punturekin- ohorezko txandatik kanpo geratu zen larunbatean. Iker Gimeno patroiaren ontzian bi arraunlari titular falta ziren lehen txandan, baina atzoko denbora ere Kaikuk lortutakotik nahiko urruti egon zen.

Gauzak horrela izanda ere, kantabriarrek errazegi irabazi zuten euren txanda, Tiranen, Meiraren eta Mecosen aurretik. Azken ontzi honek txandako laugarren postua eskuratu zuen, besteengandik nahiko urrun, eta zortzigarrena izan zen sailkapen orokorrean.

Azken txanpa ikaragarria

Asteburuko bigarren ezustekoa Pedreñak eman zuen. Taldea ez da erregular aritu aurten, baina atzoko ohorezko txandan, estropadako lehendabiziko metroetan aurretik jarri zen. Kaikuk larunbatean erakutsitako nagusitasuna airean zegoen, eta proba honetan jarritako itxaropena desagertzen hasi zitzaien bizkaitar zaleei.

Lehenengo hiru luzeetan aurretik izan zen Pedreña. Hirugarren ziaboga egin ostean, minutuko 40 paladako erritmoa zeramaten kantabriarrek, baina Kaikuk hortzak estutu zituen. Bi ontzien artean zegoen aldea pixkanaka gutxitzen joan zen, eta bazirudien estropadako irabazlea helmugako argazkia begiratuta erabaki beharko zela.

Alabaina, Kaikuren ontziak 1 formulako autoek segundo gutxi batzuetan potentzia handitzeko erabiltzen duten KERS-a zuela zirudien. Azken metroetan turboa erabili eta Sestaora eraman zuten bandera.

lehen garaipena

Euskadiko eta Espainiako Traineru txapelketak lortu ditu egun gutxiko tartean Kaikuk. Gainera, taldeko hainbat arraunlarik ez zuten orain arte inongo garaipenik lortu. Beraz, poztasuna bikoitza izango da bizkaitarrentzat.

El presidente afirma que «es un día muy importante para Kaiku y para el remo vizcaino»

Tras el nuevo éxito cosechado, José Manuel Monje, presidente de Kaiku, se mostraba muy satisfecho al afirmar que «esto es impresionante. Es histórico. Es un día muy importante para Kaiku y para el remo vizcaino».

Asimismo, ante la buena temporada que está realizando el club de Sestao, el presidente recalcó que «este equipo es increíble. Hay mucha hambre. Además, hay remeros que no habían logrado ninguna victoria».

Monje dijo que lo que toca ahora es «celebrarlo. Vamos a pasarlo bien». Y añadió «ya lo dije el otro día, José Luis -Korta- es el mejor». I. CARRILLO

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo