GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Omenaldia egin diote Zornotzan duela bi urte hil zen Sabin Euba errefuxiatuari

GARA |

Larunbatean Sabin Euba errefuxiatu politikoa omendu zuten Zornotzan haren senide eta lagunek, bere heriotzaren bigarren urteurrena dela-eta. Sabin Euba, Pelopintxo, 2007ko abuztuaren 5ean hil zen minbiziak jota, etxetik kanpo 27 urte luze igaro ostean. Azken urteak Ziburu herrian igaro zituen eta 70 urte zituela hil zen.

Omenaldiaren amaieran hari zuzendutako testu bat irakurri zuten parte hartzaileek. Bertan, Eubak bere bizitzan zehar «errepresioaren aurpegi latz guztiak» ezagutu zituela oroitarazi zuten. «Kartzela, erbestea, jazarpen poliziala, gerra zikina, klandestinitatea, bakardadea... pairatu behar izan zenituen». Euskal Herriak bizi duen egoera politikoa- ri dagokionez, «gatazka politikoa inoizko unerik gordinenean» dagoela salatu zuten. «Errepresioa esparru guztietan ageri da», adierazi zuten, Jon Anzaren desagerpena gogoan izanik.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo