GARA > Idatzia > > Kultura

Datorren astean Euskal Liburu eta Disko Azoka izango da Hondarribian

Euskal Liburu eta Disko Azokaren edizio berri bat izango da asteazkenetik igandera arte Hondarribiko Arrantzale auzoan. Azoka egunero izango da irekita, 11.00etatik 14.00etara goizez eta 17.00etatik 21.00etara arratsaldez.

Haur eta gazte literatura, gastronomia eta pinturari buruzko liburuak, artearen inguruko literatura eta aukerazko liburuak izango dira eskuragai. Gainera, euskal diskoek ere izango dute tokia. Erosketa guztiek %10eko beherapena izango dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo