GARA > Idatzia > Kirolak > Osasuna

Erroma bisitatzeko aukera izan du talde gorritxoak

p036_f02_043x060.jpg

GARA | IRUÑEA

Bezperan Isola Liri taldearen aurka gol festa galanta izan ostean, Osasunak arnas apur bat hartzea erabaki zuen atzo. Ohiko lan saio bikoitzaren ordez, goizetik baino ez zuten entrenatu Jose Antonio Camachoren gizonek. Arratsaldea, berriz, Erromara bisita turistikoa egiteko probestu zuten gorritxoek.

Entrenamendu saio lasaia izan zuten iruindarrek atzo goizean, lasterraldiak, artikulazioetarako prebentzio ariketak, rondoak eta futbol-tenisa eginez. Ion Etxaide eta Nico Medinak ez zuten entrenatzerik izan hala ere, Isola Liriren aurka jasotako kolpe pare baten erruz. Dadyk, aldiz, bere kideekin entrenatzea izan zuen, askoz hobeto baitu orkatilako mina.

Esan bezala, arratsaldea, Erromatik bidaia gidatu bat egiten pasa zuten Camachoren gizonek. Bisitaren ostean, 21.00ak arte denbora librea izan zuten. Gaur berriz ere lan saio bikoitza izango dute nafarrek, Lazioren aurkako -Italiako Superkopako irabazlea, hain zuzen- hurrengo partida prestatzeko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo