GARA > Idatzia > Iritzia > Ikusmira

Etxebizitzaren eskaria eta eskaintza bat datozenean ere ez da konponduko arazoa

Etxebizitzaren eskariak beheranzko joerari eutsi dio azken hamabi hilabeteotan. Ez da harritzekoa krisialdi betean, instituzioetako arduradunek edozein datu berri susperraldiaren zantzu gisa aurkezten badute ere. Etxebizitzaren datuak, ordea, argiak dira. Eskaintza handia dago, eta eraikitzen jarraitzen dute; eskaria, berriz, gero eta txikiagoa da, prezioen gehiegikeria dela-eta. Krisialdiak gogor jo omen ditu enpresa eraikitzaileak, baina benetan jasaten dutenak, besteak beste, etxebizitza behar dutenak dira.

Krisialdia atzean geratuko da eta kapitalismoak erretorika berriekin jantziko du bere diskurtsoa, sistemak krisiei aurre egiteko modu berriak dituela eta gisakoak esanez. Oparoaldia iritsiko da, baina ez guztientzat; alegia, zenbaiten oparoaldia askoren beharren bizkar iritsiko da. Etxebizitzaren eskaintza eta eskaria bat etorriko dira, baina arazoak bere horretan jarraituko du. Izan ere, erretorikak erretorika, etxebizitzaren arazoa eta oro har sistema ekonomiko bidegabe baten ondorioak errenta txikienen jabeek edo langabeek jarraituko dute gordinenik jasaten, krisialdian bezala krisialdi ostean ere. Hori da-eta kapitalismoaren funtsa.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo