GARA > Idatzia > > Mundua

Morakot tifoiaren ostean, desagertutako 700 pertsona aurkitu dituzte bizirik

p027_f01_148x124.jpg

GARA |

Gutxienez 103 hildako utzi ditu «Morakot» tifoiak Taiwanen eta beste 61 lagun desagerturik daude oraingoz. Bestalde, ehunka lagun erreskatatu dituzte lokatz uholdeak azpian harrapatu dituen hainbat herrixkatatik.

Pingtung barrutian 350 pertsona erreskatatu dituzte, eta Kaohsiung distrituan, 700 lagun aurkitu dituzte bizirik lokatzak estalitako herrixketan. Era berean, Siaolin eta Namahsia herrixketan biztanleen erdia aurkitu dute dagoeneko.

Bestalde, oraingoz zaila da jakitea zenbat jende geratu den lokatz azpian, izan ere, ez baitago inongo datu zehatzik tifoia hasi zenean herrixketan zenbat jende zegoen adieraziz.

Pasa den ostiraletik igandera Taiwanen izan diren uholdeak herrialde honen historian gertatutako larrienak izan dira, dozenaka herri lokatz uholdeak azpian harrapatu dituelarik. Era berean, 23 zubi eta 156 errepide suntsitu ditu tifoiak. Nekazaritza eta abeltzaintza arloetan ere kalteak eragin ditu.

Halaber, eguraldi txarrak erreskate lanak zaildu ditu, eta horren ondorioz helikoptero bateko hiru bidaiari eta suhiltzaile bat ere hil egin dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo