GARA > Idatzia > Iritzia > Ikusmira

Mantxako kanalean desagertutako zamaontziaren misterioa: zaintza gabezia?

Ba da hilabete erdi pasatxo «Artic Sea» zamaontzia desagertu zela, eta ez Somaliako uretan, Mantxako Kanalean baizik. Egunero 600 ontzik zeharkatzen duten inguru batean, alegia. Eta, beraz, ustez eta logikaz, zaintzarik handieneko itsas guneetako batean. Ugari dira desagertzearen gaineko hipotesiak: hondoratzea, bahiketa, tripulazioaren matxinada... eta datu guztiak ilunak. Misterioa nagusi, beraz. Suediako uretan bahitua, omen; ontziaren radarrak eta itsas kontrolak desagertuta; Atlantikoan, Aljeriara bidean, ikusia... eta are, Errusiako berri agentzia baten arabera, Donostian porturatua. Dena dela, «Artic Sea» munduaren begien bistatik desagertu da eta neurri batean misterioa azalduko lukeen -eta kezka eragin duen- arrisku beldurgarri bat agertu: Europako uretan itsaslapurrak egoteak.

Hipotesi asko jarri dituzte mahai gainean, eta gehiago ere ager litezke. Nolanahi ere, XXI. mende honetan ez dirudi serioegia ontziaren desagertzea naturaz gaindiko indarrei egoztea. Baina desagertzearen kausa zaintza gabezia izango balitz ere, XXI. mende honetan, hain zuzen, ez litzateke serioegia.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo