Trontza
Intxausti eta Gorostidi, Euskal Herriko trontza txapeldun berriak
GARA | BILBO
Lurdes Intxausti eta Josune Gorostidi gipuzkoarrek irabazi dute ema- kumezkoen 2009ko Euskadiko Txapelketa. Zuzenean jokatu zuten finala, kanporaketarik gabe, eta 4.25eko denbora egin ostean, txapela erraz jantzi zuten. Atzetik Itziar Nuñez eta Ana Lopez geratu ziren 42 segundoko atzerapenarekin. Hirugarren Etxeberria ahizpak izan ziren 5.21eko denborarekin, eta atzetik Naia Larrañaga-Olatz Bayer, Miren Arretxea-Nekane Migeltorena eta Izaskun Ariztegi-Nerea Izuzkiza sailkatu ziren. Gizonezkoek, berriz, sailkapen proba jokatu zuten, eta Esnaola anaiek jarri zuten markarik onena, 3.59ko denbora bikainarekin.