GARA > Idatzia > > Mundua

Talibanek «taktika berriak» iragarri dituzte hauteslekuei eraso egiteko

Larunbatean eraso ahalmena erakutsi ondoren, atzo «taktika berriak» iragarri zituzten talibanek datozen ostegunean egitekoak diren hauteskundeei eraso egiteko. Afganistan osoko hauteslekuak daude talibanen jomugan. Begirale batzuek «sekulako iruzurra» aurreikusten dute, eta abstentzio tasa ikaragarria. Arazo horri aurre egin nahian, eta giroa lasaitzeko, prentsaurrekoa eskaini zuen atzo Gobernuak.

p020_f01148x156.jpg

GARA

Abdul Rahim Wardak Defentsa ministroak, Mohammad Hanif Atmar Barne ministroak eta Amrullah Saleh Afganistango zerbitzu sekretuetako buruak oso prentsaurreko esanguratsua eskaini behar izan zuten atzo, larunbatean NATOren egoitza nagusiaren aurkako erasoak eragindako ezinegonari nolabait aurre egiteko.

«Erabateko bakea izango dugula esatea oso zaila da. Horregatik, edozein gauzarako prest egon behar dugu», esan zien kazetariei Abdul Rahim Wardakek. Hauteskunde prozesua behar bezala aurrera ateratzeko gogotik saiatuko direla erantsi zuen. Segurtasuna bermatzeko hartuko dituzten neurrien berri ere eman zuen, baina ezinezkoa dirudi NATOren aurkako erasoak utzi duen kezka murrizteak.

Atzo bertan, larunbateko ekintzarekin beren eraso ahalmena erakutsi ondoren, mehatxu gehiago egin zuten talibanek. Mehatxua berria da gainera, orain arte ez baitzuten iragarri hauteslekuen kontrako erasorik. Herrialdeko hegoaldeko makina bat puntutan banatutako idatzietan eman dute jakitera talibanek beren egitasmoaren berri, eta Yousuf Ahmadi eledunak berretsi du.

France Presse agentziak talibanen idatzia jaso zuen atzo. Afganiarrei dei egiten diete hauteskundeetan esku hartu ez dezaten, «gure ekintzen biktima ez bihurtzeko, taktika berriak erabili behar ditugu-eta». Asteazkenean eta ostegunean hauteskunde prozesuaren aurkako erasoak ugaldu egingo dituztela iragarri dute talibanek.

Hauteskundeetan esku ez hartzeko eskatzen zieten orain arte afganiar islamistek herritarrei, boikota egiteko alegia, besterik gabe. Baina orain hori aldatu egin da, erasoak iragarri dituztelako. Eta afganiarrek badakite zein den talibanen ahalmena.

Abstentzioa tasak gora egitea espero dute begiraleek. NATOren egoitza nagusiaren aurkako erasoa egin aurretik esaten zuten Afganistango hauteslekuen %10 ez zirela zabalduko, segurtasun arazoak direla-eta. Orain, berriz, ehuneko horrek gora egingo zuen, AEBek ezarritako errejimenak bertako matxinatuak menderatzeko gai ez dela erakutsi baitu, edonork ulertzeko moduan erakutsi, gainera.

Nader Nadery Fefa bozketak ikuskatzeko elkarteko zuzendariaren arabera, «osteguneko bozketetan parte-hartze tasa txikia izaten bada, agintari berrien sinesgarritasuna ere halakoa izango da».

Wadir Safi Kabulgo Unibertsitateko Zientzia Politikoetako irakaslearen iritziz, iruzurra izan daiteke osteguneko bozketen ezaugarri nagusia, Afganistango eskualdeetan nagusi diren gerrako jauntxoen alde egingo dena. Botoen salerosketarekin hasita omen daude jauntxo horiek. France Pressek bildutako testigantzen arabera, hautagai batzuek dirua eskaintzen dute botoaren truke.

Tankerako salaketak ez dira berriak. ICG Nazioarteko Krisi Taldeak gaiari buruz egin zuen txosten batek salatu zuen leku batzuetan izugarri puztu dela hautesle errolda: ekialdean dagoen Nuristanen, esaterako, 443.000 boto-emaile ageri dira erroldan, eskualdeak 130.000 biztanle besterik ez baditu ere. Hamid Karzai egungo presidentea izango litzateke iruzur horrek ezinbesteko duen konplizea, bere aliatuak baitira leku askotan agintea duten jauntxo horiek. Hala ere, ez litzateke botoen %50era iritsiko, inkesten arabera.

Una nueva ley permite privar de alimento a las mujeres que rechacen tener relaciones sexuales

La organización de derechos humanos Human Rights Watch (HRW) denunció que Afganistán adoptó una ley que valida la discriminación contra las mujeres de la minoría chiíta, pues estipula que sus esposos las pueden privar de alimentos si se niegan a tener relaciones sexuales con ellos. Esta ley es, según HRW, una nueva versión de la que fue adoptada en marzo por los parlamentarios y firmada por el presidente Karzai, pero que no entró en vigor después de suscitar la indignación en Occidente, donde se habló de una legalización de la violación conyugal.

HRW explicó haber visto una copia final de la nueva ley, que incluye numerosos artículos regresivos para los derechos de las mujeres, aunque no sean tan restrictivos como el proyecto inicial. Según HRW, la ley fue publicada en el Boletín Oficial de Afganistán el pasado 27 de julio. El nuevo texto prevé que un marido tiene el derecho de retirar cualquier sustento material a su esposa, incluidos los alimentos, si se niega a satisfacer sus deseos sexuales, y que la patria potestad de los hijos es confiada únicamente y en todos los casos a los padres y los abuelos hombres. También establece que las mujeres deben pedir permiso a su marido para trabajar, y permite que un violador sea absuelto de cualquier cargo si paga «el dinero de la sangre» a la mujer violada.

«Los potentes apoyos internacionales de Afganistán deberían insistir para que el presidente modifique esta ley que formaliza la discriminación contra las mujeres chiítas», dijo HRW. La ONG fustigó la «ley bárbara» y acusó a Karzai de haber vendido los derechos de las mujeres chiítas a líderes fundamentalistas que quieren una legislación especial sobre temas familiares para su minoría, a cambio de su apoyo en las elecciones del 20 de agosto. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo