GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Aske dira Berlinen Euskal Herrirako bake akordioa aldarrikatzeagatik atxilotu zituzten hamar ekintzaileak

p015_f04_92662.jpg

GARA |

Berlinen, Atletismoko mundialaren irekiera ekitaldian Euskal Herrirako bake iraunkor baten aldeko akordioa galdegiteagatik atxilotuak izan ziren Mugarik Gabeko Ekintzaileak mugimenduko hamar kideak aske gelditu ziren atzoko goizean, jakitera eman zutenez. Hasiera batean, atxilotutako lagunak hamaika zirela uste zen arren, hamar izan ziren alemaniar Poliziak gatibu hartutakoak.

Gaua Berlineko komisaldian igaro ostean, atzo goizean, goizeko hamarrak aldera, aske gelditu ziren guztiak.

Bi ekintzaile Mundialeko maskota ofizialez mozorratu eta estadioan sartzea lortu zuten. Estadioko zelairaino iritsi zen lehena eta zelaigunetik paseatu zen atxilotua izan arte. Beste maskotari dagokionez, atletismoko pistan sartu aurretik izan zen atxilotua.

Era berean, lau ekintzaile, beste ekintzaileen laguntzarekin, estadioko zutabeetara igotzen eta bertatik pankartak eskegitzen ahalegindu ziren. Pankartetan, inglesez, Euskal Herrirako bake hitzarmena eskatzeaz gainera, Sahararentzako autoderteminazio eskubidea eta «lurra, bakea eta askatasuna» irakur zitekeen.

Ekintzaileen artean, euskal herritarretaz gainera, saharauiak, espainolak eta amerikarrak zeuden.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo