GARA > Idatzia > Iritzia > Gutunak

Xanti Begiristain Madotz | Iruņea

Pablo Antoņanari maitazarrez

Ustekabean harrapatu nau zure heriotzak, Pablo; izan ere, ez nekien gaixorik zeundela. Eta horrela, zuri azken agurra egiteko aukerarik gabe gelditu naiz.

Ez dakit non, noiz eta nola ezagutu genuen elkar, baina kontua da azken urteotan behintzat ezagunak ginela. Behin baino gehiagotan topatu izan zaitut, azken urteotan, Iruñeko alde zaharrean, Elviraren besotik helduta, eta aitortu behar dut lehendabiziko aldietan harrituta gelditzen nintzela, ikustean nolako naturaltasun eta xumetasunez hitz egiten zenidan. Zu, letren munduan pertsona jakintsua eta intelektuala izan eta, hala eta guztiz ere, gogoratzen dut zeinen apaltasun eta xalotasunez egiten zenizkidan galderak, iruzkinak, iritziak eman eta abar. A! Eta nola ahaztu egiten zenuen ahalegina, euskaraz ere zenbait esaldi elkarri gurutzatzeko? Estimatuta dago, Pablo.

Zure obra literario on eta handiarekin jarraituko dugu gozatzen eta ikasten. Eskerrik asko, irakasteagatik nola jokatu beti pertsona apal eta behartsuenen alde. Beti arte, Pablo, pertsona on eta txapel-kidea.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo