GARA > Idatzia > Iritzia > Gutunak

Agus Rodriguez Iņigo Arangurenen Iagunen izenean

Iņigori Rekaldetik

Apa Inatius, zer deu? Hemen naukazu paperaren aurrean, barnean dudana askatu nahian. Agur esan berri dizugu. Uharteraino lagundu zintugun eta han zure gertukoenek zure errautsak itsasora aireratu zituzten. Gero kaian zure lagunen eta herri mugimenduaren omenaldia jaso zenuen. Eguna oso gogorra izan zen, baina oso polita aldi berean. Zure heriotzaren berri izan genuenean, gutako asko shock egoeran geratu ginen. Tristura, amorrua... Gure artean, Rekaldetarrok, lagun baten heriotzaren aurrean horren ukituta geratu izana ez genuen gogoratzen. Azken orduotan denok atzera egin dugu une hori, txiste hori, «txapa» hori... gogora ekarri nahian. Eta badakizu zer izan den onena? Une asko eta oso pasarte onak atera direla (zure talegoko historietak, anaiak eta biok egindako astakeriaren bat...). Ni horrekin geratzen naiz. Egun hauetan negar asko egin dugu, eta aurrerantzean ere seguru aski egingo dugu zuregatik, baina agerian geratu da nor zinen zu. Zure laguna izatea oso erraza egin zitzaigun hasieratik, zure konpromisoa arlo eta esparru guztietan eredugarria, eta zugandik jasotako guztia altxor bat. Mila esker Inatius, plazerra izan da. Besarkadarik beroena Ane, Ama, Joseba eta zure galera sentitu dugun guztiontzat.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo