GARA > Idatzia > Kirolak > Osasuna

Sentsazio onak

Konfiantza eta lasaikeria desberdintzera behartuta

Denboraldiaurrea ona izaten ari den arren, gorritxoek ez dute ahaztu azken urteotan sufritutakoa.

p035_f02_555x555.jpg


GARA | IRUÑEA

Denboraldiaurre ezin hobea izaten ari da Osasuna. Alde batetik, lesio larririk ez du izan taldean inork, eta, bestetik, orain arte jokatutako lagunartekoek emaitza eta sentsazio onak utzi dituzte. Beraz, denboraldia hastear dagoela, gorritxoen egoera biribila da gogo aldarteari dagokionez -baita jokoari dagokionez ere-.

Aurtengoa ez da, hala ere, balorazio on bat merezi duen lehenbiziko denboraldiaurrea. Aurrekoek, baina, kanpaina oso latzak izan dituzte jarraian, udan zehar landutako sentsazio guztiak zapuzteko adinakoak. Beharbada horregatik, nafarrek argi dute konfiantza edota lasaitasuna, batetik, eta lasaikeria bestetik, desberdindu beharra dagoela.

Argi eta garbi utzi zuen hori Juanfranek atzokoan. Izan ere, bereziki gogorra izan zen Alacantekoaren diskurtsoa, eta Osasunak berriz ere jaitsierako tranpan amai dezakeela ohartarazi zuen, berarekin jokatzen jarraituz gero. «Aurreko bi urteotan egindako eskapadaz jabetu gara, eta badakigu atsotitzak dioen moduan, hirugarrenean asmatu dezakegula. Berriro ere urte txar bat edukiz gero, behera goazela uste dut», esan zuen. Horregatik, Juanfranek nahiago du denboraldiaurreko emaitzei gehiegizko garrantzirik ez eman. «Kasualitate hutsa da», jokalariaren esanetan, porrotik jaso ez izana. «Garrantzia daukana datorren astetik aurrera helduko zaigu. Ona da denboraldiaurrean ondo ibiltzea, batez ere, Ligako lehen jardunaldira indartsu heltzeko eta konfiantza hartzeko. Ez du askoz gehiagorako balio», gogorarazi zuen.

Jarrera zuhurra azaldu arren, erdilariak konfiantzaz ekingo dio denboraldiari, Osasunak entrenatzaileari jarraikortasuna eman diola, blokea mantendu duela, eta, finean, «talde on bat» osatu duela kontuan hartuz. Aurreko bi urteotan baino gutxiago sufritzea espero du, beraz. «Talde on bat daukagula uste dut. Oinarri on bat dago, jokalari onak, eta taldea guztiz konprometituta dagoela uste dut. Denok nahi dugu ehuneko ehuna eman eta, ildo horretan, aurtengo denboraldia aurreko biak baino askoz hobea izango dela espero dut, denok baikaude gehiago eskaintzeko prest, hainbeste ez sufritzeko».

Horri jarraituz, «gogotsu» agertu zen Juanfran Ligak zabalduko duen Villarrealen aurkako partidari buruz hitz egiterakoan, «taldeak itxura ona baitauka», errepikatu zuen. «Denok nahi dugu benetako futbola ikusi eta ondo sentitu», onartu zuen jokalariak.

Norgehiagoka hori jokatu aurretik, beste bi lagunarteko izango ditu Osasunak. Lehenbizikoa, gaur bertan jokatuko dute gorritxoek. Tajonarren goizez lan saio egin ondoren -atzokoan jokalari guztiek parte hartu zuten, Miguel Flañok eta Masoudek izan ezik-, Murtziara bidaiatuko du taldeak, segidan etxekoen aurka aritzeko (21.00etan).

Udako azken partida igandean helduko zaie iruindarrei eta azterketa garrantzitsutzat har daiteke, goi mailako aurkaria izango baitute aurrean: A Coruñako Deportivo, hain zuzen ere. Sadarren jokatuko dute gorritxoek lagunartekoa.

Cantos de sirena sin respuesta

Juanfran admitió ayer que este verano ha habido «alguna cosa», en referencia al interés de algún equipo por su fichaje. «Pero no ha sido más importante que Osasuna», explicó. «Si tengo que salir algún día, será a un club más grande. Estoy superorgulloso y supercontento de estar aquí, porque es un club que me aprecia», destacó.

El alicantino, por otra parte, no sólo no se preocupa sino que reconoce la importancia de la competencia a la hora de valorar la posibilidad de un fichaje en su posición. «Es bueno que se refuerce el equipo, por la competencia. Si lo traen fenomenal, para que el míster lo tenga más difícil», aseguró, pese a confesar que, en su caso, la competencia no es imprescindible. «No necesito a nadie que me pinche para dar el máximo, lo doy esté solo o con cuatro más».

Lo cierto es que Juanfran se siente «titular en cada entrenamiento y partido. Llevo muchos años aquí, me lo he currado muchísimo para tener la confianza del míster y del club. A día de hoy la tengo y tengo que seguir jugando bien», concluyó.GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo