GARA > Idatzia > > Kultura

ESZENAK

50 emanalditik gora eskaini ondoren, «Elevator» azken aldiz taularatuko da bihar El Euskalduna ofrecerá seis funciones más de «El enfermo imaginario»

GARA |

Bihar izango da Gilkitxaro antzerki taldearen «Elevator» lana ikusi ahal izateko azken aukera. Hitzordu hau Arantzako aterpean izango da. Lan honekin Cafe Bilbao Teatro Laburreko lehenengo saria lortu zuen Galder Perezek 2002an «Eztenbako Trikuak» izenburupean. Ibilbide luzea izan du, konpainiaren bosgarren lan hura 2003ko martxoan estreinatu zenetik. Antzezlan hau hiri handi bateko igogailu publiko batean kokatzen da. Goranzko bidaia bide erdian etengo da, hiru pertsona barruan daudela. Hortik aurrera, hiru begirada hauek ezagutzeko aukera dago taula gainean. Esan bezala, larunbatean «berriz eta azkenekoz» igoko dira igogailuan. Estreinatu zenetik 2006ra arte Euskal Herriko txoko askotan taularatu zuten «Elevator». 50 emanalditik gora eskaini zituzten. Hala eta guztiz ere, merezitako agurra izan ez zuelakoan biharko hitzordua antolatu dutela azaldu dute taldeko kideek.

Hurrengo lana

Biharkoa lan horren agurra izango bada ere, Gilkitxaro antzerki taldeko partaideak buru-belarri dabiltza antzezlan berri bat prestatzen. Aurreko baten jarraipena izango da, «Honolulu, leku bat» antzezlanarena, hain zuzen ere. Eta oraingoan «TokioTokiBat» sorkuntzarekin izango dira oholtza gainean. «Hori dela eta, duela hilabete Tokion izan dira «Tokiotokibat» antzezlanaren nondik norakoak irudikatzen eta sortzen», azaldu dute taldekoek. Bidaia horretan, Tokioko hiritarrekin elkarlanean aritu dira antzezlaneko pertsonaiak sortzeko. Bestalde, muntaia berri hori osatuko duten bideo ere grabatu dituzte bidaian.

Sorkuntzan murgilduta dauden arren, antzerki eskolan lanean jarraitzen dute eta hori du oinarri Gilkitxaro taldeak. Hori dela eta, taldeak «Honolulu, leku bat» eta «Mirande Kabareta» ikuskizunak eskaintzen jarraituko duela iragarri dute. Azkenik, ez dute finkatu data zehatzik hurrengo estreinaldirako.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo