GARA > Idatzia > > Kultura

Manuel Escartinen «Unplugged» lanak jaso du Artea eta Kirola Biurtekoaren saria

GARA |

Artea eta Kirola VI. Biurtekoak atzo banatu zituen sariak. Artearen atalean Manuel Escartinen «Unplugged» lana izan zen garaile. Kirolean, berriz, lehen postua irabazlerik gabe geratu zen.

Epaimahaiaren iritziz, lehenengo saria (4.000 euro) irabazi duen lana «ikuspegi teknikotik begiratuta, pieza perfektua da. Gainera, jostailu moduan egindakoa eta haurtzaroaren ukitu ludikoarekin hornitua da eta koloreari, formatuari, tamainari eta sortze prozesuari trataera egokia eman dio egileak».

Bigarren saria Jesus Javier Arrastiarentzat izan zen, «Txirrindulari II» izeneko lanagatik. Hirugarrena Mikel Okiñenarenek eta Ascension Pomesek eskuratu zuten, «Bigarren bidea» eta «Momento Mágico» lanekin, hurrenez hurren.

Kirol arloko sariei dagokienez, lehen postua, 2.000 eurorekin saritua, hutsik geratu zen. Bigarrena, ordea, Manuel Jesus Bermejok eskuratu zuen «Fuente de Hierro» lanarekin. Hirugarren postua Mintxo Ilundainentzat izan zen, «Concentracion»ekin.

Seigarren edizio honetan, guztira 67 lan aurkeztu dira.; 54 pintura, 12 eskultura eta grabatu bat. Egileei dagokienez, berrogeik artearen arloan lan egin dute eta zazpik berriz, kirolean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo