GARA > Idatzia > > Kultura

Literatura

Maluy Benet izango da Hugoeneako maizterra irailaren 6ra arte

Gaur hasi eta datorren igandera arte, Maluy Benet izango da Hugoeneako maizterra. Idazle valentziarrak Pasai Donibaneko egonaldia esku artean duen nobelari bultzadatxo bat emateko baliatuko du. Egileak adierazi bezala, lan horrek «A cau d'orella» izango du izenburua, eta istorioa 1976an hasi eta atzera egiten du, Gerra garaira. Hala, nobelako protagonistak bizitakoa ahaztu nahi du, baina, aldi berean, bide bazterrean gertatutakoak gogoratzeko beharra sentitzen du. Maluy Benetek hainbat alorretan egin du lan, hala nola testuliburugintzan, itzulpengintzan eta argazkigintzan. Literatura egile gisa, gehienbat haur eta gazte literatura landu du. Horren erakusgarri dira, esate baterako, «Els visitants de Mont-virolat» eta «L'ultim paradís» lanak. Benetek XII Premis Literaris Ciutat de Xàtiva, L'Encobert, IX Premis Literaris de l'Alcúdia eta Premi Conta'm Dona sariak eskuratu ditu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo