GARA > Idatzia > Iritzia > Ikusmira

Japoniarrek mende erdiaren osteko aldaketaren aldeko boza emango bide dute bihar

Historiko» hitza hain erabilia den egunotan, japoniarrek hauteskunde historiko batzuetan parte hartzeko aukera izango dute bihar, aldaketa historikoa ekar lezaketen hauteskundeak izango baitira. Inkesten arabera, aldaketa horren protagonista Alderdi Demokratikoa izango da, aurreikuspen guztiek iragarri dutenez, Alderdi Liberal Demokratak 54 urtean lehen aldiz galduko baititu hauteskundeak, eta horrek aldaketa dakar ezinbestez, horrenbeste urtetan botere politikoa kontrolatu duen alderdia oposiziora pasatuta. Ezusteko ikaragarria izango litzateke horrela gertatuko ez balitz.

Japoniar hautesleen boto aldaketa horren faktore nagusietako bat mundu mailako krisi ekonomikoa da. Izan ere, Japoniako ekonomia, antza, atzeralditik atera bada ere, atzo jakinarazi zutenez, uztaileko langabezia tasa 5,7koa izan da. Herrialde industrializatu gehienetako tasekin alderatuta ez da hain handia ere, baina barneko konparaketak ez du baikortasunerako motiborik ematen, II. Mundu Gerraz geroztiko langabezia tasarik handiena baita. Hartara, japoniarrek espero duten aldaketa sakonak bihar du hitzordua hautestontzietan. Ikusteko dago, ordea, aldaketa horrek zer sakonera duen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo