GARA > Idatzia > Kirolak > Arrauna

KAE-2

Deustu KAE-1 mailako trainerua da dagoeneko

GARA | SANTOÑA

Deustuko traineruak laugarren postuan bukatu zuen Santoñako XXIX. Ikurrina, eta bertan lortutako puntuei esker KAE-1 mailarako igoera lortu zuen zuzenean. Trintxerpek eta Getxok sailkapeneko bigarren eta hirugarren postuak lortu zituzten; beraz, eurak izango dute igoera kanporaketetan parte-hartzeko aukera.

Estropadari dagokionez, etxekoek erakustaldi bikaina eskaini zieten herrikideei. Santoñako arraunlariek lan ikusgarria burutu zuten, eta horren lekuko dira bigarren sailkatuari ¯Getxori¯ sartu zizkioten 29 segundoak. Hauen atzetik Mundaka sailkatu zen 37 segundora, eta Deustu bera izan zen laugarrena denbora berdina galduta.

Atzetik mugimendu gutxi izan zen. Hala ere, sailkapen nagusiko azken postuan dagoen Raspasek lortu zuen hamargarren postu bikaina eta Hibaikako traineruak erdietsi zuen bosgarren postua aipatu beharrekoak dira. Azkenik, Luancoren hamahirugarren postuak ere badu bere azalpena: estatxa denboraz aurretik utzi zuten aske, eta horren ondorioz hamar segundoko zigorra jaso zuten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo