GARA > Idatzia > Kirolak > Osasuna

Lehenengo Maila

Monreal: «malezia falta zaigu aurrean, sentsazio onak izan arren»

Gorritxoen atzelariaren aburuz, igandeko partida «denboraldiaurrearen jarraipena» izan zen, galtzen hasi arren, «erreakzionatzeko gai» izan baitziren.

p034_f01_097x116.jpg

GARA | IRUÑEA

Villarrealen aurka bana berdintzea ez du txartzat hartu, oro har, Osasunak. Joko bolada txarrak eta onak uztartu arren, gorritxoek «sentsazio onak» eraman zituzten Ligako aurreneko jardunalditik. Hala mintzo zen, bederen, Nacho Monreal nafarren atzelaria. Hori bai, iruindarraren aburuz, aurrealdean «malezia» falta zaio Osasunari.

«Taldeak sentsazio onak sortu zituen eta, oro har, nahiko egoki jokatu genuela esan genezake. Ondorioz, Villarrealen mailako aurkari baten kontra puntu bat urratu ahal izatea nahiko emaitza ona dela uste dut», esan zuen.

«Egia da, bestalde, azken urteotan gola sartzeko nahikoa lan izan ohi dugula. Baliteke aurrean sakontasun apurren bat falta izatea, baita malezia apur bat gehiago ere. Dena den, horrek ez du esan nahi arazoa bakarrik aurrelariei dagokienik. Nire iritziz talde guztiaren lana da aurrera sakontasun handiagoz iritsi eta gol gehiago sartzea», gaineratu zuen.

Ezker hegaleko atzelariaren ustean, igandean Sadar zelaian ikusi zena «denboraldiaurrearen jarraipena» edo beronen isla baino ez zen izan, nahiz eta Camachoren gizonei erregulartasun apur bat falta, batik bat neurketako bigarren zatian.

«Joko ona egin genuen hainbat minututan, lehenengo zatian batik bat. Baita aukerak sortu ere. Villarreal estu hartu genuen zenbait minututan eta Cazorlaren golak partida aldapa gora jarri bazigun ere, kolpeari buelta eman genion berehala eta erreakzionatzeko kapaz izan ginen berdinketa lortuz».

«Nik uste oso erritmo altuan ekin geniola neurketari eta hargatik egin genuela beherantz azken minutuetan», azaldu zuen Monrealek, bestalde, gorritxoek bigarren zatian nozituriko beherakada. Bere lanari buruzko balorazioari buruz, berriz, «pozik eta gogotsu» ikusi zuen bere burua. «Iaz sentitu ezin izan nuena sentitzeko irrikaz nago eta fisikoki memento onean aurkitzen naiz. Hori bai, bai taldeak bai nik oraindik asko hobetu beharra daukagu. Gustura amaitu nuen neurketa, baina bai taldeak bai nik gorantz egin behar dugu denborak aurrera egin ahala».

Goizeko entrenamendua

Osasunako jokalariek lan egun lasaia izan zuten atzo goizean. Batetik, Villarrealen aurkako partidan titular izan zirenek errekuperazio ariketak egin zituzten, eta gainontzeko jokalariek, berriz, lasterka berotu ostean, hainbat ariketa egin zituzten, baloirik gabe eta baloiarekin. Hasteko, baloirik gabe, indarra eta bizkortasuna garatzeko ariketak izan zituzten, eta baloiarekin, berriz, hirunaka atearen aurreko jokaldiak landu zituzten lehenbizi, eta amaitzeko, eremu murritzean partidatxoak egin zituzten.

Camachoren gizonek gaur atseden hartuko dute. Bihartik aurrera, eta ostiralera bitartean, 9.30ean hasiko dira entrenatzen, izan ere, ostiralean Bordeleko Girondinsen aurka lagunarteko partida jokatuko dute Capbretonen. Horren ostean, asteburuan, Liga partidarik ez dagoela-eta, atseden hartuko dute Osasunako jokalariek.

Hasta nueve bajas para el amistoso del viernes ante el Girondins

Osasuna puede tener hasta nueve bajas para el amistoso del próximo viernes a partir de las 19.00 contra el Girondins de Burdeos en Capbreton, debido a los lesionados y los internacionales que acudirán con sus respectivas selecciones.

De hecho, Camacho no tuvo en el entrenamiento de ayer a Azpilicueta (selección española sub'21), 'Dady' (Cabo Verde), Vadocz (Hungría), Masoud y Nekounam (Irán), y hoy perderá a Monreal.GARA

Los rojillos cuentan con 15.673 socios

El club rojillo contabilizaba, a fecha de ayer, a 15.673 socios para la temporada 2009/2010, una cifra superior a la del campeonato anterior por estas mismas fechas. De hecho, el plazo para nuevos socios, únicamente en categoría de adulto, continúa abierto.

Sergio y Aranda no entrenan por precaución

Sergio Fernández y Carlos Aranda terminaron tocados el partido y no entrenaron ayer. El defensa sufre una contusión en el costal derecho mientras que el delantero, el «asistente» que regaló el gol a Pandiani, pidió el cambio por unas molestias en el abductor izquierdo.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo