GARA > Idatzia > > Euskal Herria

HONDARRIBIA

Gizonezko bat atxilotu dute bere bikotekideari eraso egitea egotzita

Astelehen arratsaldean 44 urteko gizonezko bat atxilotu zuen Ertzaintzak Hondarribiko kanpinean bere bikotekideari eraso egitea egotzita. Lakuako Barne Sailak jakinarazi zuenez, emakumea bost urteko semearekin zegoela gertatu zen erasoa, 20.30ean. Une horretan, atxilotutako gizonezkoa bere bikotea jotzen eta zartagin batekin mehatxatzen hasi zen, azaldutakoaren arabera. Iturri berberek aditzera eman zutenez, labana batekin ere mehatxu egin zion, eta irainka aritu zitzaion. Orduan, erasoa ikusi zuen beste gizonezko bat bien artean sartu zen. Pertsona horrek Polizia autonomikoari deitu zion eta minutu batzuk geroago Hondarribiko kanpinean agertu ziren ertzainak. Biktimarekin eta lekukoekin hitz egin ostean, gizonezkoa atxilotzea erabaki zuten ertzainek, emakumearen kontrako indarkeria delitua egotzita. PSE, EB, Aralar eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakari Rafaela Romerok erasoa gaitzetsi zuten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo