ERREPRESIOA
Lizarrako hiru gazteak ez dira joan ADN frogak egitera
Lizarrako jaietan kalejira baten kontra Guardia Zibila oldartu ondoren, inputatuak eta atxilotuak izan ziren hiru gazteek atzo ADN frogak egitera joateko deia jaso zuten, baina beren abokatuak jarritako helegiteari esker ez zuten epaitegiari joan behar izan. Salatu zutenez neurri horren atzean atzean «kontrol soziala handitu eta fitxa polizialak osatzeko asmoa» egon daiteke.