GARA > Idatzia > Kirolak > Errugbia

Top 14

Ligari tamaina hartzeko garaia heldu zaie euskaldunei

Avironek Stade Toulosainen zelaian jokatuko du, eta Biarritzek, aldiz, Montpellierri egin beharko dio bisita. Bi partidak 19.30ean hasiko dira.

p039_f01.jpg

Jon LEUNDA | BAIONA

Heldu zaie Avironi eta Biarritzi aurrera edo atzera egiteko tenorea. Ligako laugarren jardunaldia da, baina hamalau talde besterik ez direla kontuan hartuta, eta ahaztu gabe talde asko direla tankerako helburuak dituztenak, partida guztiak dute sekulako garrantzia.

A gripea apur bat bazterrean utzi, eta Aviron berriro ere jokoan sartuta dago buru-belarri, baina norgehiagoka zaila izango du Tolosan, Staderen aurka. Okzitaniako taldea Liga irabazteko hautagairik sendoenetakoa da eta zuri-urdinentzat han punturen bat lortzea ere ez litzateke batere txarra izango.

Baionarren aldetik Martin eta Gower itzuliko dira. Bietako inork ezin izan zuen pasa den astean jokatu, eta gaur berriro ere hamabostekoan izango dira.

Biarritzek pasa den larunbatean zaplazteko handia hartu zuen, eta hori ahazteko onena Montpellierren garaipena lortzea da. Frantziarrak ere mailari eusteko helburuarekin abiatu dira, eta leku ona izan daiteke lapurtarrek puntuak batu ahal izateko. Hori bai, pasa den larunbatean erakutsitakoa baino itxura hobea eman beharko dute horretarako. Hurrengo bi partidak, gainera oso zailak izango ditu Biarritzek, eta komeni zaie puntuak ahalik eta azkarren batzea. Bi partidak 19.30etik aurrera jokatzekoak dira.

Ohorezko Mailan dabiltzan euskal taldeak ere ari dira beren prestakuntzak egiten, eta Ampo Ordiziak gaur izango du bere zaleen aurrean agertzeko aukera, Altamira estadioan, 20.00etatik aurrera, eta Biarritzen bigarren taldea izango du aurrez aurre.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo