GARA > Idatzia > Iritzia> Gutunak

Jabi Agirre Lezama (Bizkaia)

Lezamako Mugetatik, indartuz doan ekimena

Abuztuaren 30ean laugarren aldiz burutu zen Lezamako Mugetatik mendi martxa eta lasterketa. Eguraldia lagun, ibiltariak zein korrikalariak pozik egindako ibilbideaz eta antolakuntzaz, eta are gusturago buru-belarri eta musutruk antolaketan parte hartu zuten 70 pertsonak.

Zerrendan 197 korrikalari eta 310 ibiltari, eta 40 ume beraien gurasoekin martxa-txikian, ziren parte hartzekoak. Ekimen honen oinarrian honako helburua dago: herri bideak berreskuratu, bide batez Lezamako mugak eta albo herrietakoak ezagutuz: (Larrabetzu, Fika, Zamudio, Bilbo, Galdakao). Aurtengo ekitaldian, Lezaman, zoritxarrez, gainbeheran dagoen nekazaritza eta abeltzaintza sektorea presente izan dute parte-hartzaileek.

Aurtengoan, herriko zazpi elkartek hartu dute parte, Goitioltza eta Basobaltz jai batzordeek, Lezama Bizirik auzo elkarteak, Ekidazu abesbatzak, Oxangoiti K. E.-k, Zorrizketan euskara elkarteak, Herri eskolako guraso elkarteak. Esker ona babesle guztiei eta deia Lezamako elkarte guztiei, datorren urtekoan, bosgarrena denez, parte har dezaten, ekimen bikaina prestatu eta gauzatu ahal izateko. Ea Udala ere animatzen den, aurten «krisia» dela-eta eman ez duen diru laguntza ematera.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo