GARA > Idatzia > Ekonomia

Nafarroa

ELAk Mahai Orokorra berehala dei dezala eskatu dio Sanzen Gobernuari

Nafarroako Gobernuak Mahai Orokorra osatzen duten sindikatuekin banan-banako bilerak izan nahi dituela adierazi zuen atzo prentsa ohar baten bidez. Oharrari erantzunez, ELAk gogora ekarri zuen Gobernua bera dela negoziaketa blokeatzearen «eragile bakarra», eta bere «jarrera immobilistak» 2007tik lan hitzarmenik gabe utzi dituela administrazioko langileak. Sindikatu honek, ildo honetan, ez du bukatutzat ematen 2008 eta 2009ko lan baldintzen negoziazioa, eta adierazi dutenez, «krisialdiaren ondorioak langileengan paratu nahi dituztenen saiakeretan, langileak krisialdiaren errudunak ez direnez» ez dute parte hartuko, baina Nafarroako Gobernuari Mahai Orokorra berehala ireki dezala eskatu diote.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo