Europako auzitegia
Bizkaiko paper banatzaile bati 1,75 milioi euroko zigorra ezarri diote
Europako Justizia Auzitegiak Bizkaiko enpresa bati ezarritako 1,75 milioi euroko isuna berretsi zuen atzo. Enpresa honek -Distribuidora Vizcaína de Papeles- prezioen igoera beste enpresa batzuekin hitzartzeagatik zigorra jaso zuen duela zortzi urte. Enpresak helegitea aurkeztu zuen, baina atzo Europako Auzitegiak ezezkoa eman zion errekurtsoari eta zigorra bere horretan utzi zuen. Auzi berean, Gipuzkoako Zicuñaga ere zigortu zuten, baina honek zigorra ordaindu zuen lehen errekurtsoak kale egin ostean. Bizkaikoak, aldiz, Europara jotzea erabaki zuen, Papierfabrik August Koehler eta Bolloré enpresek egin zuten bezala. Denen zigorrak berretsi dituzte orain.