GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Krisiari aurre egiteko, xantaia langileei

Enplegua erregulatzeko espedienteak hainbat enpresaburuk krisiaren aitzakian beren interes partikularren zerbitzuko tresna dela salatu izan dute sindikatuek behin baino gehiagotan. Eta, akordioaren ondorio izan ala ez, maiz xantaiaren ondorio direla esatea zuzenagoa da. Lesakako Zalain lantegiko langileek ondo dakite zer den xantaia hori beren larruan jasatea. Condesa Taldea lantegiaz jabetu zenetik, langileen egoerak etengabe egin du okerrera: duela bost urte ekoizten zutenaren %18 ekoizten dute egun, eta eskaintzen zaien etorkizuna lan baldintza gero eta eskasagoak dira. Enpresak otsailean aurkeztu zuen erregulazio espedienteari uko egin zioten langileek, baita uztailean aurkeztutako «Bideragarritasun Planari» ere, baina enpresak erantzun die plan hori onartzen ez badute, porrot teknikoa joko duela. Delako planak 140 kontratu suntsitzea, hitzarmena baliogabetzea eta hainbat zerbitzu azpikontratatzea ekarriko luke. Langileek 24 orduko lanuztea eta Gasteizen elkarretaratzea egin zituzten atzo, esaten dutenez -arrazoiz-, plan hori lantegiaren bideragarritasunerako baino, gizarte eskubideen galera baita.

Galde diezaietela Usurbilgo Ingemar enpresako langileei ere uztail amaiera eta abuztu hasierako egunetan hainbat langileren kaleratzea enpresa aurrera ateratzeko «denon onerako neurria» iruditzen zaien.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo