ROCK JAPONIARRA
Euskal Herriko eta Japoniako taldeen joan etorriko bidaian, Brahman dugu gurean
Joan-etorriko bidaian, makina bat euskal taldek egin dute Japoniara bisita (azkena Zea Mays), eta gero eta gehiago dira gurera hurbiltzen diren asiar taldeak ere. Egunotan adibidez, punketik abiatutako Brahman taldea (1995, Tokio), besteak beste, Fuji Rock jaialdian sarri jo duena, Euskal Herrian dabil jo eta su. Gaur Arrasaten joko dute, lehen 3.60 eta egun Hiru izena duen areto berrituan, Zea Mays eta Kokein taldeekin. Eta bihar, Tolosako Itziar auzoan, Zura eta Bad Soundsystem txingudiarrekin batera.