GARA > Idatzia > Kultura> Non Zer

Anarkopunk

Hard Voor Weining taldearen anarkopunka Herbehereetatik Euskal Herrira

Herbehereetako Hard Voor Weining taldeak lau kontzertu eskainiko ditu asteburu honetan Euskal Herrian. 2007an La Hayako gune libertario eta Skuat mugimenduaren inguruan sorturiko hiruko taldeak, anarkopunk erako musika jorratzen du, hardcore azkarreko zertzeladez bustia eta hitzetan gai politikoak jorratzen dituena. DIY (zuk zeuk egin) filosofiaren jarraitzaileek lehen disko luzea aurkeztuko dute Euskal Herrian, taldearen izen bera duen lana.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo