SURF FESTIBALA
Surf txapelketak ska eta reggae doinuak dakartza Zarautzera uda amaieran
Bukatzen ari da uda giroa, baina oraindik bada erritmo berorik inguruotan. Zarautzen esaterako, ska eta reggae doinuek lagunduko dituzte egunotan taula gainean olatuak zamalkatzen ari diren surflariak. Gaur King Konsul & Yanu, Revolutionary Brothers disko-jartzaile gipuzkoarrak eta Bilbo inguruko Akatz talde egonezinak Tippa Irie lagunduko dute. Bihar berriz, Costas disko-jartzaileak (Etxekalten ezaguna) Mendetz kataluniarren festa luzatuko du.