Lakuaren aurrekontuek krisi egoera larriagotuko dutela salatu du ELAk
EAEko Gobernuak gastua %6 murriztuko du 2010eko aurrekontuetan. Lakuak adierazi duenez, defizitak legezko muga batzuk dituelako gutxitu beharko dute gastua. ELAk argudio hori «faltsua» dela salatu du, ordea, eta borondatezko hautua dela. Erabaki honek gizarte-gastuak murriztuko dituela ohartarazi du, eta enpleguan eragin negatiboa izango duela, baliabide gutxiago izanik, lanpostu gutxiago sortuko baitira. Zerga sistemaren aldaketa aldarrikatu du berriz.
GARA
Gasteizko Gobernuak 2010. urterako onartuko dituen aurrekontuak oraindik zehatz-mehatz ezagutu ez arren, aurrekontuen ildoak aztertuta, hauek «krisia larriagotu» egingo dutela adierazi zuen atzo ELAko idazkari nagusiak, Adolfo Muñozek, prentsaurrekoan.
Besteak beste, 2010. urteko aurrekontuetan gastua %6 gutxituko du Lakuak. Muñozek gogor salatu zuen murrizketa, eta berau arrazoitzeko Lakuak eman dituen argudioak «faltsuak» direla esan zuen. Izan ere, Gasteizko Gobernuak izan dezakeen defizita legez mugatuta dagoela argudiatu dute Gasteizko Gobernuko arduradunek, eta aurten zerga-bilketa txikiagoa izan denez, «halabeharrez» 2009. ekitaldiko gastuaren aldean, 2010. urtekoa txikiagoa izan behar dela.
ELAko idazkari nagusiak azaldu zuenez, muga hori Estatu espainoleko Zerga eta Finantza Politikako Kontseiluak ezarri zuen, Gobernuak eta autonomia erkidegoek osatzen duten kontseiluak alegia. Bertan, autonomia erkidegoen 2010. urteko aurrekontuetako defizita Barne Produktu Gordinaren (BPG) %2,5ekoa izango zela adostu zuten, 2011. urtean %1,7koa eta %1,3koa 2012an. Beraz, ELA idazkariak adierazi zuenez, «gobernuen arteko borondatezko erabakia politiko bat da» aipaturiko muga.
Borondatezko muga
Gainera, azaldu zuenez, EAEko Aurrekontuen Egonkortasunerako Legeak EAEk ez duela derrigorrez muga hori ezarri behar zehazten du. ELAren iritziz, aurrekontuak murriztea Lakuaren erabakia izan dela erakusten du horrek guztiak, eta, beraz, ez diola gizarteari egia esan, baita, aurrekontuei dagokionez, autogobernuari uko egiten diola ere. Europar Batasunean adibidez, defizit publikoari ezarritako muga, BPGren %3ekoa, legez ezarrita zegoena, aldatzea eta gainditzea erabaki dute.
Diru sarrerak hizpide hartuta, ELAko idazkariak, alor honetan aukera ugari dagoela gogoratu zuen, hala nola sarrerak gehitzeko zerga iruzurraren aurka borrokatzea, edota azken urteetako zerga politikaren aurkakoa egitea, kapitalaren etekinak dituztenek eta aberatsenek «gehiago ordain dezaten».
«Sasi planak»
Azkenik, 2010. urteko aurrekontuek krisi egoera larriagotuko dutela ziurtatu zuen Muñozek, sektore publikoaren egitekoa mugatuko dutelako, eta ondorioz, gizarte-gastua murriztu. Sindikatuaren iritziz, enpleguaren gainean ere eragin negatiboa izango dute aurrekontu hauek, baliabide gutxiago izango direnez lanpostu gutxiago sortuko baitira ekonomian.
«Hauxe da Jaurlaritzaren benetako aurrekontu-politika», salatu zuen Muñozek. Krisiaren aurkako «sasi-planak» aurkezten ari den bitartean, gizarte-babesa eta eskubide sozialak hobetzeko neurririk ez duen politika, Muñozen esanetan.
Lakuak krisiari aurre egiteko onartu berri duen «+Euskadi 09» planak Araba baztertzen duela salatu zuen atzo Arabako PPk, eta Lopezen taldeak lurralde honetarako inbertsioak biderkatzen ez baditu, PPk ez duela plana babestuko adierazi zuen.
El ex secretario general de LAB, Rafa Díez, calificó ayer, en declaraciones a Herri Irratia, de «INEM con txapela» la «cacareada» transferencia de políticas activas de empleo a la CAV, que tras la reunión el pasado lunes entre el Gobierno de Lakua y el Ejecutivo español, se da por que hecho entrará en vigor el 1 de enero de 2010. Díez señaló que desde Lakua han pretendido vender dicha operación como algo importante, cuando, en realidad, «nos encontramos con una transferencia mutilada», dijo, «concebida en una mera filosofía de descentralización administrativa del Estado».
Una transferencia que, aseguró, «seguirá siendo una ventanilla, ahora con membretes del Gobierno de Lakua, para desarrollar las normativas de empleo y prestaciones que se deciden en el Parlamento español». Por ello, señaló que «detrás de tanto bombo y platillo», esta transferencia representa una «mercancía averiada», tanto en concepto de poder político como, sobre todo, en cuanto a la eficacia para abordar la realidad de empleo y la realidad social de Euskal Herria.
En este sentido, Díez señaló que la actual situación hace más prioritario «el encauzamiento de iniciativas y compromisos» para situar en el tablero social, así como en el político, a los sectores que demandan un cambio político y social con horizontes estratégicos claros. «Ese tiene que ser para este próximo curso nuestro reto colectivo», dijo. GARA