GARA > Idatzia > Kultura

«Payola», Berri Txarrak taldearen lan berria

«Modan ez egon arren, gure buruari autokritika aplikatzen diogu»

p034_f01_199x136.jpg

G. Urbizu eta A. Goikoetxea

Berri Txarrak taldeko kideak

Laukote izatetik hirukote izatera pasatu dira, baita Lekunberrin jaiotzetik Asian jo eta AEBetan grabatzera ere. Pausoz pauso harmailak igo eta musika mundura zabaltzen ari da Berri Txarrak. Egun, eta zigilu indartsu baten itzalean, «Payola» aurkeztu (irailaren 14an jarriko dute salgai) eta prest dira zuzenerako.

Izkander FERNANDEZ | BILBO

Berri Txarrak belaunaldi baten altxorra da. Sei diskotan zehar errealitateko argazki ugari egin dituzte rockaren bidez. David Gonzalez baxua hartu dute eta taldeak bide berri bat hasi du AEBetako Roadrunner diskoetxearekin batera. Gorka Urbizu eta Aitor Goikoetxeak «Payola» disko berriari buruzko galderei erantzuna eman diete.

Rouse, Albini, Chicago, Roadrunner, bira mundialak eta azkenean, geratzeko lekurik onena, Lekunberriko frontoia.

Rock n' rolla grabatzera kanpora goaz baina gure sustraiak ez ditugu ahazten. Gainera, bertan, frontoian entseatzen dugu. Hezetasuna jasaten dugu baina bertan entseatzen dugu.

Promozio lanetan buru-belarri?

Oraindik ez da gogorrena hasi baina apiriletik, diskoa prest genuenetik, zentzu horretan lan asko aurreratu dugu.

Nola izan da Steve Albinirekin lan egitea?

Amets bat bete dugu. Albinik batez ere ingeniari lanak bete ditu. Berak eta guk nahi genuen moduan grabatu dugu oso era naturalean: hirurok batera gela batean, sistema analogikoan eta aste bakarrean. Artifiziorik gabeko disko bat grabatzeko Albini oso trebea da. Zuzenekoa oso ondo harrapatzen du.

Promoziorako laguntzen du Albinirekin lan egiteak?

Mitomanoentzako tipo handi bat da, disko klasikoetan parte hartu du eta alde horretatik oso interesgarria da, baina ez dugu promozioan pentsatu. Promozio gehiena Albiniren inguruan hitz egiten egotea gure beldurretako bat zen. Albistea lau urteren bueltan disko berria dugula da eta, horretarako, Albinirekin lan egin dugula.

Nolakoa da emaitza?

Bat-batekotasuna, gordintasuna eta zikintasuna, guztia entzun daiteke. Akatsak barne. Gure nahia hori izan da, 2009. urtean korrontearen kontra joatea eta era analogikoan disko oso basikoa grabatzea. Konponketa sinpleak, baina eraginkorrak.

Berri Txarrak-en aurreko diskoetan «Payola» kontzeptuaren gainean hitz egin duzue?

Nolabait bai. Begirunea eta konpromisoa eskatzen dugu musikarentzako. Industria bat badago, baina beste era batera lan egin daitekeela uste dugu. Hala ere, disko honetan zentzu zabalagoa eman nahi izan diogu payola hitzari. Azalean ondo islatzen da gaur egungo egoera soziopolitikoa. Zabortegi erraldoi bat eta, goian, betikoak eskua ematen. Garai arraroak bizi ditugu, eta ondorioz, hitzak inoiz baino garratzagoak irten zaizkigu.

Hitzak lehen baino kriptikoagoak dira?

Topikoetatik alde egin dugu. Arazoak betikoak dira, baina beste modu batean islatu behar dira. Inertziarekin apurtu egin behar da eta nolabait hau inertziaren kontrako disko bat da. Galdera asko botatzen ditugu eta, nahiz eta modan ez egon, gure buruari autokritika aplikatzen diogu.

Musikaren sistemaren barruan egoteak kontraprestazioak ematera behartzen zaitu?

Nahi ez dugunik ez dugu egin. Promozioa hitz itsusia da baina ez da horrenbesterako. Prentsarekin grabatu duzun diskoari buruz hitz egitea ez da gogorra. Ez dugu saldukeriarik ikusten ez dugulako kea saltzen. Egindako lana azaltzen ari gara zaletuari interesatuko zaiolako.

Industria musikalak momentu latzak bizi ditu, baina zuek beti gorantz zoaztela ematen du.

Arrakasta dugula esaten digute. Rock n' rollaren egoera txarrari buruz askotan hitz egiten da, baina gure kontzertuetara gero eta jende gehiago doa eta diskoak saltzen ditugu. Talde anakronikoa garela ematen du gure urte oparoenak industriarako momentu txarrenean heldu direlako. Guretzako lasaigarria da jakitea hau lasterketa luzea dela. Lan asko egin dugu eta ez gara momentu baten esklabo, ez gaude abesti baten menpe.

Abesti baten menpe egotea edo ez egotea kontrolatu al daiteke?

Azkenean hori ezin duzu kontrolatu. Guri gehien gustatzen zaizkigun abestiek ez dute zertan izan jendeari gustatuko zaizkionak. Oihartzun gehiago edo gutxiago eman ahal diozu, eta nolabait kontrolatzen saiatu zaitezke.

Musikalki, nola definitzen duzue «Payola»?

Inoiz baino disko gordinagoa egin dugu. Agian melodiak markatuagoak daude baina inoiz baino garratzago eta zorrotzago abestu dugu eta abestiek punkaren espiritua dutela uste dugu.

Metal gutxiago eta hard rock gehiago entzuten da. Riffa da diskoaren protagonista?

Riffa beti maite izan dugu baina orain argiago erakusten dugu. Black Sabbath, Led Zeppelin... 70eko hamarkadako taldeen kutsua gehiago nabaritzen da. Baina ez bakarrik riffan, abesti osoan zehar igartzen da.

Black Sabbath-en kasua agerian geratzen da abesti batzutan. Black Sabbath zuzenean ezagutu duzue, ala Kyuss bezalako taldeei esker?

Kyuss ezagutu genuen lehenengo. Belaunaldien kontu bat da. Guk ez dugu izan Black Sabbathen diskoak zituen anai nagusirik, edo gurasorik. Kyuss Black Sabbath baino gehiago ezagutzen dugu nahiz eta esentzia Black Sabbathen dagoela jakin eta gustukoa izan.

Hizkuntza bortxatzen dela esaten duzue askotan. Hitz gehiegi, esanahi gehiegi edo jende asko hitz egiten?

Hizkuntzarekin gertatzen dena da koilara batekin janaria balitz bezala bere benetako esanahia baztertzen dutela. Lotsarik gabe hitzei euren benetako esanahia kentzen diete. Hitzak, higatuak bezala geratzen dira. Aurrezki kutxa batean «iraultza» hitza jarri dute euren kamisetetan. «Askatasuna» edo «justizia» hitzekin berdina gertatzen da. Hitz potoloak dira.

Eta norberak idazten duenean, mekanismoak jarri behar al ditu berdina gerta ez dadin?

Bai. Gero eta errespetu gehiago ematen digute hitzek. Kontzeptu abstraktuak aurkeztu behar dituzu oso denbora gutxirekin. Adibidez, «Gure dekadentziaren onenean» azaldu behar duzu hiru minututan. Eta ez da batere erraza.

Berri Txarrak vuelven sin necesidad de «payolas»

Berri Txarrak sigue en sus trece y es que, con cada nuevo lanzamiento, sobrepasa el listón de la anterior entrega. Quien esperaba nuevos elementos sobre los que apoyar el discurso sónico de los navarros, tendrá su parte. «Payola» (Roadrunner, 2009) es un álbum de contrastes en el que Berri Txarrak suenan como nunca, ahondando en cuestiones musicales que, de alguna manera, siempre han estado ahí.

La tesis, seis días después de recibir el disco, es que el sonido del trío de Lekunberri adolece de las aristas más agresivas del pasado, pese a que mantiene las más potentes. Dicho de otra forma: hay más melodía donde hubo ataques frontales y más rock duro donde había metal. Toca hablar de Black Sabbath directamente o indirectamente vía stoner rock, ya que el riff monolítico aparece por primera vez de forma cruda y visceral.

«Payola» arranca con «Folklore». Los chicos están de vuelta. El primer corte suena más rápido, sucio y melódico que nunca. No es el momento de apreciar los mayores cambios en el sonido. «Gure dekadentziaren onenean» es un trallazo en la misma línea. En seis minutos, los de Lekunberri ya han pegado el puñetazo sobre la mesa.

«Maravillas» y «Dortoken mendean» muestran potencial de single. Un cruce de velocidad y melodía el primero, con arrancadas que van y vienen para morir en el estribillo perfecto. Quizá edulcorado, pero tremendamente efectivo. El segundo muestra a Berri Txarrak en su hábitat actual: Sabbath + rock independiente + emocore.

«Achtung!!!» supone un nuevo ataque repleto de contundencia y velocidad que respeta las líneas melódicas clásicas del grupo. Acto y seguido, «Payola» explota exultante con un riff minúsculo, pero veloz (el término «payola» procede de pay for all, define a la«mordida» por programar las canciones en la radio ). Con la sorpresa en el cuerpo, «Paperezkoa» mantiene la tensión con otro riff de inspiración negroide que parece un cruce entre el marciano de Beck y Rage Against The Machine.

La tripleta que enfoca el final no escatima en emoción y garra. En «Etorkizuneko aurrekari guztiak», «Hasi eta barkatu» y «Arren, Darwish» se puede escuchar el goteo del sudor en el suelo del estudio o el eco del coraje transmitido a los instrumentos. El disco lo cierra una joya. «Jainko ateoa» pasa directamente a la memoria histórica de Berri Txarrak. Una delicia en la que Black Sabbath vuelve a ser referente en una interesantísima relectura. Incluso al final, parece que hayan querido homenajear a la leyenda de Birmingham.I. F.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo