GARA > Idatzia > Kultura> Non Zer

JAIALDIAK

Argazkilaritza eta habanera jaialdiak, Getxoko asteburuko deigarrienak

Folk jaialdia amaitu ostean, Getxok kulturari ateak irekita jarraitzen du. Asteburu honetan, Getxophoto argazkilaritza jaialdia eta Habanera jaialdia izango dira nagusi. Lehenengoak, Bertsophoto deritzan egitasmoa gauzatuko du. Bertan, Peio Unzurrunzagaren gidaritzapean, bertsolari talde batek aurtengo edizioan aurkezten diren irudi esanguratsuenak eta bertsolaritza uztartuko dituzte saio berezi batean. Habaneren jaialdiari dagokionez, bestetik, Portugaleteko Santa Maria korala, Kubako Caracol taldea, eta Bragantí-ko kataluniarrak parte hartuko dute bertan. Kontzertu guztiak arratsaldeko zortzietan hasiko dira, gaurtik igandera bitarte, Areetako Geltoki plazan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo