GARA > Idatzia > Kultura

Antxeta eta Gure Irratiak berrikuntzekin ekin diote denboraldiari

GARA | DONOSTIA

Gaur denboraldi berriari ekingo dio Antxeta Irratiak, erronka, berrikuntza eta helburu askorekin. Astelehen, asteazken eta ostiraletan, esaterako, «Zortzigarren geltokia» saioa estreinatuko dute. Bidasoaldeko irratiko kideek azaldu dutenez, eskualdeko elkarteei irekita egongo den tartea izango du. Hainbat saiok, bestalde, programazioan jarraituko dute, esaterako, Bilgune Feministak duena. Denboraldi honetan administrazio kontseilua sendotzeko helburua jarri dute, eta izaera librea duen irratia izaki, baita herriarengana gerturatzea ere.

Gure Irratia

Hainbat saioren estreinaldiekin dator Gure Irratia. Izan ere, denboraldi honetan hainbat gai jorratzen dituzten atalak izango dituzte. Arratsaldeko lauretan, kantu eta musikaz gozatzeko aukera izango da «Kantaire» saioan. Ordubete igarota, berriz, «Eman bostekoa» eskainiko dute. Ostegunetan gazteek euren kezka, egitasmo eta ilusio guztiak azalduko dituzte eta aholkuak jasotzeko saioa ere izango da entzungai.

Berrikuntzez gain, ohikoak diren «Goiz Berri» edo «Presoen oihartzuna» saioek ere ez dute hutsik egingo.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo