GARA > Idatzia > Kultura

Munduko Jendeen III. jaialdia hartuko du Bilbok igandera arte

GARA |

Arratsaldeko zazpietan hasiko da aurtengo Munduko Jendeen jaialdia. Hitzordua Bilboko Bidebarrieta liburutegian jarri dute, eta jaialdiaren nondik norakoak azalduko dituzte bertan. Horren ondoren, irailaren 20ra arte etenik izango ez duen programazioa hasiko da. «Buenos Aires 4» tango ikuskizuna izango da lehen eguneko emanaldi nagusia.

Asteartean, bestalde, Nikaraguako Amater antzerki taldearen eta Errusiako Lipoveno koruaren txanda izango da. Aste osoan zehar hainbat ekintza izango badira ere, asteburuak bilduko du ikuskizun gehien. Aurkezpen artistikoak goizeko 11.00etatik gaueko 23.30etara ez dute etenik izango, larunbatean behintzat.

Horrez gain, hainbat erakusketa ere antolatu dituzte. Hilaren 18ra arte, Euskal Herriko, Nikaraguako, Argentinako, Errumaniako edota Mexikoko pintoreek euren lanak erakutsiko dituzte. Afrika, Kuba, Japonia edota Palestinako irudiek, berriz, «Munduko pintura eta munduko argazkiak» erakusketa osatuko dute igandera arte.

Jaialdia gizartea sentsibilizatzeko proiektua da, «gure artean bizi diren etorkinen eta gure arteko» elkarreragina bultzatzeko asmoz sortua.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo