GARA > Idatzia > Euskal Herria

Saralegiren bahiketa ikertzeko eskatu du Batzarrek

GARA |

Batzarrek elkartasuna adierazi nahi izan zion atzo prentsa ohar baten bidez Gora Iruñeako bozeramaile Daniel Saralegiri, eta honek egindako bahiketa salaketa ikertzeko eskatu zuen.

Joan den asteartean, antzeko egoerak bizi izan dituzten beste bi gasteiztarrekin batera egindako agerraldian, ustezko poliziek zazpi orduz bahitu eta galdekatu zutela jakinarazi zuen Saralegik. Azaldu zuenez, martxoaren 22an kalez jantzitako polizia batzuek jarraitu zioten eta gau osoan atxikita izan zuten.

Batzarrek gogoratu zuenez, azkenaldi honetan beste herritar askok ere antzeko salaketak egin dituzte, eta, hortaz, beharrezkoa da dagokien agintariek ikerketak egitea «askatasun eta giza eskubideen» aurkako ekintzak direlako.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo