GARA > Idatzia > Euskal Herria

Bizikleta ibilaldia Mauletik Baionara

Ainize BUTRON |

Klima aldaketaren larritasunari eta justizia sozialari buruzko informazioa zabaltzeko ekimena abiaraziko du Bizi elkarteak. Horretarako antolatu dituen ekintzen artean Bizitzuli izenekoa egingo du irailaren 25etik 27ra, hiru eguneko bizikleta ibilaldia Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoan barna. Horren bidez garraioaren arazoa jorratu nahi dute, eta egunero gai zehatzak landuko dituzte: hurbileko ekoizpenaren sustapena eta merkantzia garraioen murriztea, hirigintza antolaketa aldatzea, eta, garraio publikoaren hedapena. Gai horiekin loturiko ekintzak ere izango dira Bizitzulin. Esaterako, Ezpeletan Attac mugimenduko Kopenhague 2009 kanpainaren kudeatzaile Gilles Lemairek hitzaldia emango du. «Izerdia botatzea beharrezkoa da aldaketa gauzatzeko», esan zuen Bizitzulirako deia zabalduz.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo