GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

Xabier Lekuona 2009/9/18

Kontakatiluak BECen

berria

Abenduaren 13an ez naiz BECeko finalean izango. Aitortu dut, ez naiz inoiz txapelketako saio bakarrera joan eta arrazoi xumea da nirea: saio-erdiko zalea naiz. Badakit egun-pasa ederra galduko dudala Barakaldon, baina luze egingo zitzaidan bertso bakoitzaren ondoren txalo egin beharra goiz eta arratsaldez. Ni bekatari. Ziur naiz, hala ere, bi hilabetez saio-erdiko zaleok eta bertsozale petoek gozatu egingo dugula botako diren bertso galantekin.

Aurten, hala ere, arriskuz betetako txapelketa izan liteke 44 artista hauentzat, edo batzuentzat bederen. Metaforak, alegoriak, similak... entrenamendu bereziak beharko dituzte. Jon Azpillaga txapeldunak elkarrizketa batean zioen, Lopategirekin batera galantak ere botatzen zituzten garai ilun hartan saioetara joaten ziren kontakatiluen erruz txapelokerrak atzetik izaten zituztela, etxea miatu... «Ez genituen egun ederrak pasatu».

Orain, demokrazian gaudenez, Azpillagak aipatzen dituen kontakatiluak ez dira BECen izango. Edo bai. Terrorismoa goratzea erraza baita dena ETA den sasoi honetan. «Pentsatzen zuten gu ETAn sartuta geundela», zioen bertsolariak. Gaur egun, gutxienez, kolaboratzaile izango zela zalantzarik ez dut.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo