GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

Joseba Aurkenerena 2009/9/16

Belagileak. Ttittika Rekalten bigarren pastorala (I)

kazeta.info

(...) Aurtengo pastorala biziki berezia izan da peredikü eta azalpenetan erabilitako hizkuntzaren gordintasunaren aldetik. (...)

XVII. mendeko Lapurdi hartan, etxeko jaunek botere handia zeukaten eta Uztaritzen biltzen zen biltzarraren bitartez, herrialde osoa gobernatzen zuten, benetako gobernu moduko bat osatuz. Lapurdiko foru eta usadio zaharrak ziren sistema honen oinarria.

Urtubiako eta Senpereko jaunek, gerra garaiko agintea izateaz aparte, ez zuten bestelako aginterik, eta hau ere aski mugatua eta kontrolatua, Uztaritzeko Biltzarrak aunitzetan azken hitza ukaiten baitzuen. Bi jauntxo hauek bekaitzaz begiratzen zuten Frantzia alderat, hango nobleen botere handia nahi baitzuten beraientzat.

Hori dela eta, Lapurdiko etxeko jaunak kolpatu nahirik, Henrike IV.gana jo zuten. Urtero, Lapurdiko bost mila gizon inguru joaten ziren Ternuako itsaso izoztuetara bale-arrantzan. Eta horretaz baliatuz, belar-sendagintza, sinesmen zaharrekin loturiko tradizio eta erritoak... jorratzen zituzten emakumeak sorgintzat harturik, salaketa ezarri zuten frantses erregearen aurrean.

Salaketa hark ez zuen inolako funtsik, hala eta guztiz ere, erregeak hori guztia jakinki, Pierre de Lancre bidali zuen Lapurdira epaile nagusi eta errege ordezkari gisa. Erregeak bere boterea handitu nahi zuen, eta horretarako lapurtarren autogobernua kolpatu beharra zeukan. (...)

[De Lancrek] Emakumeak jazarri, atxilotu eta gupidarik gabe torturatu egin zituen, eta horietako aunitz bizirik erre. Horixe izan zen Lapurdin egin zuen balentria. (...)

Gertaera lazgarri hauen 400. urtehurrena dela eta, Ttittika Rekaltek Lapurdiko Belagileak hartu ditu pastoral süjeta gisa. (..) Gai honek, bestalde, badu gaurkotasun handia. Ikusi, besterik ez dugu egin behar, bai Iparraldean eta bai Hegoaldean arrotz epaileek gaur euskaldunekin duten jokaera.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo