GARA > Idatzia > Kirolak> Futbola

ARETO FUTBOLA Ohorezko Maila

MRA Navarrak lehen jardunaldian egindako akats berak errepikatu ditu

CAJA SEGOVIA 6

MRA NAVARRA 2

J.L. | IRUÑEA

MRA Navarrak ez zuen jakin bere aukerak baliatzen, eta pasa den astean Bartzelonaren aurka gertatu bezala, amaieran punturik gabe geratu zen.

Lehen zati kaskarra egin zuten berdeek. Ez ziren ia jokoan sartu, eta segoviarrek ez zuten barkatu, atseden hartzera joan aitzinetik 2-0 jarri baitziren.

Bigarren zatian, ordea, gauzak aldatu egin ziren. Imanol Arregik zuzentzen dituen mutilek aurrera egin zuten, garaipenaren bila abiatu ziren, eta minutu batean norgehiagoka berdindu egin zuten. Zailena egin zuten, baina etxekoak baino indartsuago ikusten ziren.

Hortik aurrera, ordea, pasa den asteko oker berak errepikatu zituzten. Aukerak barkatu egin zituzten, eta segoviarrek, aldiz, min handia egin zieten kontraerasora.

Berdinketa lortu, eta hurrengo bi jokaldietan, segoviarrek bi gol egin zituzten, berdeen hutsez baliatuz, eta hortik aurrera norgehiagoka maldan gora jarri zitzaien, eta ezinezkoa izan zuten ezer lortzea.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo