GARA > Idatzia > Ekonomia

Baiona

La Poste pribatizatzeko arriskuak lanuztera eraman ditu langileak

Ipar Euskal Herriko La Poste-ko langileak lanuzteak egin zituzten atzo enpresa publikoaren pribatizazio arriskua salatzeko. Sindikatu nagusiak deiturik, bulegoak utzi eta 200 bat langilek manifestazioa egin zuten Baionan. Datorren urteko hasieran La Poste sozietate anonimoa bilakatzeko asmoa du Gobernuak eta, 1997an France Telecom-ekin gertatu bezala, beldur dira estatus aldaketa horrek zerbitzuaren pribatizatzea ekarriko ez ote duen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo